Aditzoin kategoriako oinarriak hartzen dituzte azpiatal honetan aztertuko ditugun atzizkiek. Beraz, orain arte egin bezala, aztertuko dugu aditzoinak zein motatakoak diren, zein argumentu egitura duten, atzizkiak zein argumentu lotzen duen eta, adjektiboaren argumentua, izena, ere zein argumenturi dagokion. Hauexek izan dira, gainera, azken urteetan gehientsuen aztertu diren atzizkiak (Artiagoitia 1995, 2003; Azkarate 1990a; Azkarate & Gràcia 1995; Gràcia et al. 2000).