Euskararen Gramatika

2.9. Adberbioa, AdbSaren buru


2.9. Adberbioa, AdbSaren buru

2.9a Adberbioak ere sintagmak islatzen ditu. Ohiko adberbioekin (beti, gaur, ongi, pozik, honela, horrela…) AdbSa adberbioaz bakarrik osatua egon daiteke, osagai bakarra burua delarik, besterik gabe: Beti dabil horrela; Pozik dabil orain Hots: [AdbS [Adb beti/gaur/ongi/pozik/honela…]]. Adberbio hauek, nolabait, intrantsitiboak direla esan liteke, ez baitute osagarririk. Aditzentzat kontzeptu hori baliagarri bada, adberbioentzat eta beste kategoria batzuentzat ere, agian, baliagarri izan liteke. Badira hori proposatzen duten hizkuntzalariak.

2.9b Mendian gora edo basoan zehar moduko sintagmak ere badira. AdbSak direla onartzen badugu, burua adberbio bat izango litzateke. Gora hala da, eta, seguru asko, zehar ere bai. Zehar nahitaez osagarri bat ondoan duela agertuko da. Horrenbestez, oraingoan, trantsitiboa dela esan ahalko dugu, zenbait hizkuntzalarik dioten moduan. Aldiz, mendian gora sintagmaren burua gora dela pentsa daiteke, eta kasu honetan osagarriarekin edo gabe erabil daiteke: Mendian gora joango gara vs Gora joango gara. Nolanahi ere, sintagma hauen burua adberbio kategoriakoa da.

Eta, AdjSak bezalaxe, kuantifikatzaile bat ere {hain/oso/biziki…} izan daiteke tartean: Ez dabil [hain pozik]; [Biziki arin] gidatzen du

Kuantifikazio hau perpaus konparatiboaren bidez ere gauza daiteke: [Inork baino hobeto] daki berak; [Maitek bezain ongi] pintatzen du

2.9c Postposizio sintagmen burua ere maiz adberbio bat izan ohi da, eta buru horrekin batera osagarri bat ere agertuko da. Adibidez: Hemen gaudenez gero, hitz egin dezagun; Etxeaz gainera lana ere galdu duGero, gainera eta beste hainbat adberbiok postposizio gisa lan egin dezakete, adibideek erakusten duten moduan. Baina holako gehienek burujabe gisa ere lan egin dezakete: Gero hitz egingo dugu; Lana ere galdu du, gainera eta abar.

2.9d Adberbio hauen ezkerretara osagarria ager daitekeela esan dugu: [AdbS [PS hemen gaudenez] gero]; [AdbS [PS etxeaz] gainera]. Baina badira adberbio erlatibo deitzen direnak ere: arte, bitartean… Hauek ageri diren egiturek erlatiboen taxu bera dute: [PS [Perlat hemen gauden] bitartean] (hots, ‘bitartean hemen gaude eta bitarte horretan’). Honako hauetan bezalaxe, hain zuzen: [DS [Perlat hemen erosi dugun] etxea] (‘hemen etxea erosi dugu eta etxe hori’). Betiere, AdbSen aurrean gaude, bitartean, arte(an) eta holakoak adberbiotzat har baititzakegu, inesibo batetik eratorriak izan arren (bitarte-an, arte-an). Dena dela, oraingoan ere burua sintagma osoaren eskuinaldean ikusiko dugu gehienbat.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper