Euskararen Gramatika

2.5. Sintagmen izaera orokorra


2.5. Sintagmen izaera orokorra

2.5a Hitzak elkartzeko arauak aski hertsiak dira. Egiturak osatzen dituzte, eta egitura hauek nolakoak diren jakin beharko dugu beste ezer baino lehen. Alde honetatik, sintagma kontzeptua ezinbestekoa gertatzen da sintaxian. Fonologian fonema eta morfologian morfema dugun bezala, sintaxian sintagma izango dugu erabiliko dugun banako nagusia.

Gramatika perpausez aritzen da eta perpausok nola eratzen diren esaten digu. Perpausak sintagmaka zati ditzakegu. Zatiketa hori, hala ere, irizpide zehatz batzuen arabera egin behar da, ezin da osagai kate bat nolanahi zatikatu, zein eragiketatan edo prozesu gramatikaletan parte hartzen duten begiratu behar da: pronominalizazio prozesuetan, leku aldaketetan, juntaduran, elipsian eta holakoetan nola lan egiten duten ikusi behar. Atalak beste atal nagusiago batzuen atal izan daitezke, gainera.

2.5b Har dezagun, adibidez, honako perpaus hau: Nire aitaren etxeko morroiek ugari daukate ogia. Zazpi hitzez osatua dago perpaus hau. Eman dezagun lau ataletan banatzen dugula. Adibidez: Nire / aitaren etxeko / morroiek ugari / daukate ogia. Atal hauek nahierara bereizi ditugu. Beste modu askotara ere bana genitzakeen. Askoz zentzuzkoagoa da, adibidez, beste honako hau: Nire aitaren etxeko morroiek / ugari daukate ogia. Hain zuzen, perpaus honen bi atal nagusiak horiexek izan daitezke. Eta atal hauetako lehenbizikoari erreparatzen badiogu, honen atalkatze zuzena hau izan liteke: [[nire aitaren etxeko] morroiek]. Alegia, hango morroiek sintagmaren bidez ordezka daiteke: hango eta nire aitaren etxeko baliokide dira. Eta atalkatzearekin jarraituz: [[nire aitaren etxe] -ko] eta ondoren [[nire aitaren] etxe] eta [[nire aita] -ren] eta, azkenik, [[nire] aita] eta [[ni] -re]. Horrenbestez, sintagma osoak, mailaz maila, barnean dituen beste sintagmak kontuan hartuta, honako egitura hau proposa genezake: [11 [10 [9 [8 [7 [6 [5 [4 [3 [2 [1 ni 1] -re 2] aita 3]-a 4] -ren 5] etxe 6] -a 7]-ko 8] morroi 9]-ak 10] -k 11].

Atalkatze hau zuzena bada, osagai bakoitzari, zenbakien ordez, dagokion etiketa ezarri beharko genioke. Atal horietako bakoitza sintagma bat da. Hauek buru bat dute, eta buru honen arabera ezarriko diogu sintagma bakoitzari dagokion etiketa. Arbola bidez irudikatu ahal dugu argiago18:

Illustration

2.5c Arbola honek zerbait erakusten digu goiko perpausaren lehenengo atalaren egituraz. Ez gaude egitura lau eta lerrokatze soil baten aurrean. Bestalde, arbolaren adarrak batzen diren guneei etiketa bat jarri diegu zenbakien ordez, hortik beherakoa zein motatako osagaia den esaten diguna: DSerg; DS; IS; PS… Izan ere, ez da aski atalak eta atalen azpiatalak behar bezala bereiztea. Horietako bakoitzak bere izaera du, eta zein kategoriatakoa den ere esan behar du gramatikak. Atalkatzeari buruz, goiko zuhaitz horretan argi ikusten da sintagmen osagaiak binaka biltzen direla (gehienez ere): ni-re > nire aita > nire aita-ren eta abar, bata bestearen osagai direla. Adabegi bakoitzetik, hortaz, goia jota, bi adar aterako dira.

2.5d Sintagmen egituraren beste ezaugarri nagusi bat ere islatzen du goiko arbolak: sintagmek buru bat dute, eta buru horren islapen gisa ulertzen dira sintagmak. Endozentrikoak direla esan ohi da. Honek esan nahi du sintagma orok buru bat eta bakarra izango duela eta buru horren kategoria bereko izango dela sintagma ere. Hori esan nahi da sintagmak endozentrikoak direla diogunean. AdbS, adibidez, adberbioa buru duen sintagma da ([AdbS [PS atzo -z] [Adb gero]]); IS, izena buru duen sintagma ([IS [zure] [I etorrera]]); PS, postposizioa buru duen sintagma ([PS [IS zu] [P -gatik]]) eta abar.

Beste hirugarren baldintza bat ere bete behar dute sintagmek, alegia, kategoria lexiko orok sintagma gisa garatu behar du. Hots, izen bat (erosketa, esaterako) IS gisa gauzatuko da nahitaez, osagarria izan nahiz izan ez. Hortaz, [IS [I erosketa]] burua besterik ez duen sintagma izango da, baina etxearen erosketa edo etxearen erosketa harrigarri ere buru beraren (erosketa) gainean eraikitako sintagmak izango dira: [DS [IS etxearen [I erosketa] harrigarri] hura] nahiz [DS [IS [I erosketa]] hura].

18 -KO postposizioaren osagarria DS dela ezarri dugu. Alegia: [nire aitaren etxe (-a)] -KO], baina zehazki mintzatuz, nire aitaren etxeko-ren azpian dagoena [… etxe-an-ko] dugula esan beharko litzateke. Gauzak soiltze aldera egin dugu horrela. (Ikus § 21.8).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper