Kokapena:
Ahaiderik gabeko hizkuntza dugu euskara. Horregatik nahi izan ditugu kapitulu honetan bildu hizkuntza honen ezaugarri nagusiak. SOV hurrenkerakoa da gure hizkuntza, egitura ergatiboduna (batzuetan “hausten” dena, hala ere). Hizkuntza postpositiboa da, eta burua sintagmaren amaieran ageri da gehienetan. Ez du deklinabiderik, baina aditz laguntzailearen eta argumentuen arteko komunztadura biziki aberatsa du. Horregatik isil ditzakegu izenordainak (pro-drop hizkuntza da), eta egiturak nolakoak diren, laguntzailearen aldaketak gertatzen dira.
Gauza asko aipatu ditugu hemen, eta batzuk gehiegi azaldu gabe gelditu dira. Baina hau sarrera baizik ez da, egitura kontuetako gai horiek guztiak bere tokian azalduko baitira.