Euskararen Gramatika

1.2. Euskara SOV hurrenkerako hizkuntza da


1.2. Euskara SOV hurrenkerako hizkuntza da

1.2a Baditu euskararen gramatikak zenbait bereizgarri nabarmen. Asko dira eta askotarikoak, ikuspuntua nolakoa hartzen dugun, baina badira bereizgarri batzuk guztietatik bereziki gogoan hartzekoak. Lehenik eta behin, euskararen hitz hurrenkera ez-markatua Subjektua-Objektua-Aditza (SOV) da (ikus 41. kapitulua). Egia da euskaraz Gazte horrek auto berria erosi du esaten badugu, perpaus horretan ageri diren hitzek beste hurrenkera asko onartzen dituztela: Auto berria erosi du gazte horrek (OVS); Gazte horrek erosi du auto berria (SVO); Erosi du gazte horrek auto berria (VSO) eta beste hainbat. Lehenbiziko hurrenkera bezain egokiak dira guztiak euskaraz, testuingurua nolakoa den eta zer adierazi nahi den. Gauza bera gertatzen da zeharkako osagarria sartu nahi izanez gero: Aitak amari gona gorria ekarri dio, adibide klasiko bat ekartzeko hona. Hori bezain euskara da Amari ekarri dio aitak gona gorria edo Gona gorria ekarri dio aitak amari, eta horien antzeko beste zenbait hurrenkera ere (Goenaga 1978).

1.2b Hala ere, lehenbiziko hurrenkera (Gazte horrek auto berria erosi du) naturalago sentitzen du hiztunak. Ez da kontua bigarrena (Auto berria erosi du gazte horrek), adibidez, ezin dela erabili, arazorik gabe erabiltzen ahal baita. Badirudi, ordea, bigarren hurrenkera horretan zerbait bereziagoa adierazi nahi dugula, zerbait markatuagoa. Ez gara zerbait neutroa kontatzen ari (zer gertatu da gaur?), baizik galdera bereziago bati erantzuten (zer erosi du gazte horrek?). Bigarren hurrenkera horrek badu bere gainean lehenbizikoak ez duen informazio gehigarri bat. Lehenbizikoarena, SOV, hurrenkera ez-markatua dela esaten dugu. Egia da hemen perpaus sinpleez ari garela, eta gauzak ez direla hain garbi perpausak luzatu eta mendeko perpausak ere erabiltzen ditugunean: Hemen dauden guztiek Jaunak ez duela ezpatarik ez lantzarik behar gu salbatzeko jakingo dute esaldia baino naturalago erabiltzen dugu Hemen dauden guztiek jakingo dute Jaunak ez duela ezpatarik ez lantzarik behar gu salbatzeko esaldia (J. A. Mujika), osagarri luzea aditzaren eskuinaldera eramanez.

1.2c Ikus dezagun beste perpaus hau: Zuk gizonari sagarra kendu diozu. Hori ere, aurrekoan bezala, modurik neutroenean eman dugu, nahiz bestelako hurrenkera asko onartzen dituen, denak gramatikalak, aldi bakoitzean dagokien erara molda daitezkeenak. Perpaus hori beste baten barnean txerta dezakegu, perpaus erlatibo baten barnean, esaterako. Orduan Zuk sagarra kendu diozun gizona gure osaba da bezalako zerbait esan dezakegu. Baina hor ez da hain erraza bururatzen zaizkigun hurrenkera guztiak erabiltzea. Ezin dugu esan, adibidez, *Zuk kendu diozun sagarra gizona gure osaba da. Perpaus erlatiboetako sintagmak ezin ditugu nolanahi jarri, eta hurrenkera batzuk bakarrik onartzen dituzte, ez besteak. Perpaus horretan, esate baterako, aditzak amaieran joan behar du: [[Zuk sagarra kendu diozun] gizona] gure osaba da.

1.2d Zenbait argudio bide erabili izan dituzte gramatikariek (Gramatika Batzordea 1987a, EGLU-I) euskara SOV hurrenkerako hizkuntza dela erakusteko: “naturaltasuna”, hurrenkera ez askea mendeko perpaus batzuetan —azken adibidea bezalakoetan—, hurrenkeraren estatistikak2, ordena bateko edo besteko perpausen prozesamendua burmuinean3 eta abar. Euskara SOV dela baieztatzen badugu ere, ez ditugu, esan bezala, beste hurrenkerak baztertzen, euskarak, inguruko hizkuntzekin erkatuz gero, aise askatasun handiagoa baitu perpaus barneko hitzak (azken batean, osagaiak) ordenatzeko. Hau esan nahi dugu: hurrenkera posible anitz izanik ere, badira argudio bideak baieztatzeko horietako bat oinarrizkoagoa dela besteak baino. Hurrenkera horretan perpausak subjektuarekin hasten ditugu eta tartean osagai gramatikalak sarturik, aditza amaierara eramaten dugu4.

2 Estatistiken kontua eztabaidatua izan da. Gai honetaz, besteak beste, Rudolf de Rijk (1969) mintzatu da. Bittor Hidalgok (1994) zalantzan jarri ditu Rudolf de Rijken emaitzak. Geroago K. Erdociak (2006a: 65) erakutsi du bere tesian Hidalgo ez zebilela zuzen, batez ere O kategoria objektu zuzenari deitzen baitzaio eta ez, Hidalgok egiten duen gisan, aditzaren ondotik datorren edozein osagai sintaktikori. Horrek aldatzen ditu emaitza estatistiko guztiak. L. Pastor eta I. Laka (2013) ere mintzatu dira gai honetaz. Nolanahi ere, gaurko testuetan, egitura sinpleenetan bederen, Andreak gizona ikusi du (SOV) bezalako esaldiak hamar aldiz gehiago ageri dira Gizona andreak ikusi du (OSV) baino, eta hiru aldiz gehiago Andreak ikusi du gizona (SVO) baino, EHUko Euskara Institutuak egin dituen azterketen arabera (http://corsyntax.ametza.com/cas).

3 Hemen honako lan hauek aipa daitezke: Erdocia et al. 2009; Laka et al. 2009; Laka & Erdocia 2012; Laka et al. 2012; Laka 2012 eta Erdocia et al. 2012.

4 Altubek (1930) eragin handia izan du, eta haren arauak zurrunegi ezarri izan dira askotan. Euskal hitzen hurrenkera, batez ere perpaus luze eta elkartuetan, ez dator bat askotan perpaus bakunetako hurrenkerarekin.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper