Euskaltzaindiaren adierazpenak (1976-2022)

EUSKALTZAINDIAREN ADIERAZPENA


Testuaren ezaugarriak:
  • Arloa: Hizkuntza-eskubideak
  • Gaia: Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren proiektua
  • Testu-mota: Adierazpena
  • Testu-emailea: Euskaltzaindiaren Osoko bilkura
  • Testu-jasotzailea: Orokorra
  • Data: 1982-VII-17
  • Hizkuntza: eu
7.a
EUSKALTZAINDIAREN ADIERAZPENA

Euskaltzaindiak hurrengo adierazpen hau egin nahi du «Proyecto de Ley Orgánica de Reintegración y Amejoramiento del Régimen Foral de Navarra» dela eta.

Aurretiaz azaldu nahi du, erakunde politikoa ez denez, ezin dela hasi proiektuari inolako gogoramen orokorrik egiten, Konstituzioari egin ez zion modura, salbu 3. artikuluari, berau Espainiako hizkuntzez ari baita. Aldi berean gogoratu nahi du, 1979ko maiatzaren 25ean, Iruñean ospaturiko batzarrean onartu zuen akordioa. Geroago aipatu akordioa, Nafarroan euskararen estatus delakoa berretsi egin zuen bilkura publikoan eta orduko Foru Aldundi Goreneko burua zen Jaime Ignacio del Burgo jauna bertan zelarik eta baita Malon eta Garcia de Dios jaun diputatuak ere.

Hau dela eta, 573/1976 E. D. delakoaren 1. artikuluaren eta erantsitako estatutuen 1. f) artikuluaren babespean zera kontuan hartzen du alegia, lege proiektuaren 9. artikuluak euskarari diskriminaziozko tratamendua ematen diola, zeren bertan, bakarrik, egun Erresuma Zaharrean euskaraz hitz egiten den tokietan ofizialtasuna aitortzen dio, euskararen atzerakuntzarako oraintsu eta iragan mendean emandako arrazoi historikoak kontuan izan gabe; euskarak bizirik dirau erdal eremuetan hiztegi, esaldi eta, batez ere, toponimia-eremuan; eta oro har, Nafarroako herriaren kontzientzia eta oroipen kolektiboan dirau, eta azken batez ondare orokorra euskaraz hitz egiten den eremua, mugatu ezin dena.

Kexa bizi-bizia azaldu nahi du hizkuntza biziari emandako tratamenduarengatik, hau da, Euskal Herriko Autonomia Estatutuko 6. artikuluan eta Valentziako Autonomia Erkidegoaren Estatutuko 7. artikuluan eskaintzen zaiena baino ahulagoa baita. Aipaturiko erkidego biok Nafarroak daukan egoera berbera daukate linguistika eremuaren desberdintzapenaz, bai historia alorrean eta bai egungo egoeraz. Baina hizkuntza biei dagokien ofizialtasuna ez da aurretiazko jiteaz murrizten.

Honengatik guztionengatik eta uztaileko bilkura arruntean, Nafarroako euskal idazle baten bigarren mendeurrena dela eta, berau mintzairaz Nafarroa Garaikoa eta idazlearen sorterrian ospaturik. Hau dela eta, ezin du isilarazi daukan kezka bizia, datorren foru legeak 9. artikulua garatuko duen itxaropenaz, beronek arazo hau behar den eran bideratuko duelakotan gure instituzioaren iritzia jasorik eta baita Nafarroa mailan eragina daukaten beste erakundeena ere. Euskaltzaindia aholkatze tekniko eta zientifikoa eskaintzeko prest legoke beronekin legegileei laguntza emanez.

Azkenez, Euskaltzaindiak zera nabarmendu nahi du, hots, bai lege proiektu hau eta bai eman ahal diren beste zenbaitzuk hala Gorte Nagusietan nola erkidego politikoei dagokienetan, euskara negatiboki jotzen duenean —berau Mendebal Europako hizkuntza zaharrena delarik— adi izango dela eta ahaleginak eginen dituela jagoten bizirik iraun dezan, bizkortzen eta garapen eskubideetan galtzaile ez irteteko.

Oiartzunen, 1982ko uztailaren 17an.

Euskera, XXVIII, 1983, 1, 137-138.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper