Euskaltzaindiaren adierazpenak (1976-2022)

BATASUNAREN BIDEAN: EUSKARA BATUARI GORAZARREA


Testuaren ezaugarriak:
  • Arloa: Euskara batua
  • Gaia: Euskara Batuari gorazarrea
  • Testu-mota: Adierazpena
  • Testu-emailea: Euskaltzaindia eta Ikastolen Elkartea
  • Testu-jasotzailea: Orokorra
  • Data: 2023-III-24
  • Hizkuntza: eu

67.
BATASUNAREN BIDEAN: EUSKARA BATUARI GORAZARREA

Donostia, 2023ko martxoaren 24a

Arratsalde on denoi!

Ikastolen Elkarteak eta Euskaltzaindiak euskara batuari gorazarre egin nahi izan diote gaur, Errenteria eta Donostia modu ikusgarrian lotu dituen giza kate erraldoiaren bidez. Kate horrek jarraitutasuna eta transmisioa irudikatu nahi izan ditu. Jarraitutasuna, euskara batua hezurmamitzeko, askotariko pertsonek, elkarte eta erakundeek urte askotan egin dituzten ahaleginen segida irudikatzeko. Transmisioa, iraunarazteko, garatzeko eta biziberritzeko, gure hizkuntzak belaunez belaun transmiti dadin behar-beharrezkoa duelako.

Hori horrela, Ikastolek eta Euskaltzaindiak euskara batuaren sorreran eta garapenean parte hartu zutenak ere omendu nahi izan dituzte Batasunaren bidean ekimenarekin. Hamabost lagun oroitu ditu ekimenak, aldi, lanbide, jatorri eta ibilbide desberdinetakoak. Beste 15 ere izan zitezkeen, euskara batua gaur bada, askoz ere pertsona gehiagori esker delako, besteren artean, herritar anonimo andanari esker.

Izan ere, euskararen batasuna herriaren borondatearen isla da. Herri honek beti izan du, sendoago edo apalago, bizirauteko grina. Belaunaldiz belaunaldi, guztion artean lortu dugu euskarari eustea eta bizitza modernorako prestatzea, eta hamarkada gutxi batzuetan ehundu dugu, gainera; beste hizkuntza hegemoniko askok, aldiz, mendeak behar izan dituzte horretarako.

Protagonista ugari izan ditu euskararen batasunak, batzuk ezagunak, beste batzuk ez hainbeste... baina guztion ekarpena izan da ezinbestekoa, batasuna zerbait izan bada herri honek hezurmamitu duen langintza kolektiboa izan baita, lurralde eta askotariko elkarte, erakunde eta pertsonak barruratu dituena. Batasuna herri honek auzolanean egin duen egitasmorik handiena eta, duen eraginagatik, eraldatzaileena izan da, besteak beste, euskara eguneratzeko, biziberritzeko eta hiztun kopurua hazteko zimentarri nagusia bilakatu delako. Horregatik, hamaseigarren bat ere omendu nahi izan dute Ikastolen Elkarteak eta Euskaltzaindiak, hain zuzen, gu geu, euskaldun guztiok, euskaraz mintzatuz, entzunez, irakurriz, idatziz, ikasiz, abestuz, jolastuz, egunetik egunera euskara biziberritzen dugulako.

Euskararen batasunak aldi desberdinak bizi izan ditu; gaur egun ere bide horretan sakontzen dihardugu euskara noranahikoagoa bilakatzen ari garen neurrian. Ezagutza hazi da… hazten ari da euskal lurralde guztietan. Toki batzuetan apalago, besteetan sendoago… segitu behar dugu euskara dakitenen kopurua gehitzen. Hala berean, jauzi kualitatibo eta kuantitatiboa egin behar dugu euskararen erabilera emendatzeko, bizitzaren arlo guztietan, lurralde guztietan, ezagutza hedatzearekin batera, erabilera delako euskara biziberritzeko heldulekurik sendoena eta beharrezkoena. Erabiltzen ez dena kamusten, ahazten eta galtzen delako! Izango da eredu bateratua eta tokian tokikoa kontrajartzen saiatzen dena, hori ez da auzia, euskararen biziraupena baizik. Tokian tokikoak eta eredu bateratuak elkar osatzen eta indartzen dute hizkuntza, egokitasunez erabiltzen ditugun neurrian. Are gehiago, kontuan har dezagun euskararen biziberritzea euskarak presentzia urria daukan herri eta hiri handietan ere gertatzen ari dela. Hori horrela, ezinbestekoa da eremu horietan eredu bateratua hedatzea eta sustatzea euskararen biziberritzeari bultzada emateko.

Denok eskuak lotuta euskararen alde jardun izan dugu gaur, auzolanean eta gogo betez, miraria da Euskal Herrian, denon artean, erdietsi duguna. Idazleek, itzultzaileek, hedabideek, ikastolek, eskolek, euskaltegiek, argitaletxeek, irakasleek, legelariek, zientzialariek... egin dutena, egin duguna.

Euskara guztiona eta guztiontzat da, eta, guztion egitekoa da gure aurrekoek gure esku utzitakoari geroa ziurtatzea. Euskarak badu oraina eta etorkizuna, elkarrekin, auzolanean, gogotsu, adoretsu, irribarretsu, batasun giroan jardunez gero. Ekin eta jarrai!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper