Euskaltzaindiaren adierazpenak (1976-2022)

2022KO APIRILAREN 13AN, EUSKO LEGEBILTZARREAN IZAPIDETU DEN KONTSUMITZAILE ETA ERABILTZAILEEN ESTATUTUAREN LEGE-PROIEKTUAREN EZTABAIDARAKO EKARPENA


Testuaren ezaugarriak:
  • Arloa: Hizkuntza eskubideak
  • Gaia: Kontsumitzaile eta erabiltzaileen estatutuaren lege-proiektuaren eztabaidarako ekarpena
  • Testu-mota: Ekarpena
  • Testu-emailea: Euskaltzainburua
  • Testu-jasotzailea: EAEko lehendakaria eta Eusko Legebiltzarreko lehendakaria
  • Data: 2023-III-10
  • Hizkuntza: eu

66.
2022KO APIRILAREN 13AN, EUSKO LEGEBILTZARREAN IZAPIDETU DEN KONTSUMITZAILE ETA ERABILTZAILEEN ESTATUTUAREN LEGE-PROIEKTUAREN EZTABAIDARAKO EKARPENA

1. TESTUINGURUA. Kontsumitzaile eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideen garrantzia

Espainiako Konstituzioak eta Euskal Herriko Autonomia Estatutuak argiro aldarrikatu dute gaztelania eta euskararen ofizialkidetasuna. Zehatzago esanda, Autonomia Estatutuak 6. artikuluan adierazten du euskara berezko hizkuntza ofiziala dela Euskal Herrian, eta pertsona guztiek dutela bi hizkuntza ofizialak ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde komunek bi hizkuntzen ezagutza eta erabilera ziurtatzeko behar diren neurriak eta bitartekoak ezarri eta arautu behar dituztela ezartzen du. Horrenbestez, ez zegoen bi hizkuntza ofizialen berdintasun osoko estatus materialik, eta horregatik, erabateko berdintasuna lortzea ahalbidetuko zuten baldintzak sortu behar ziren, alegia, euskararen erabilera normalizatu behar zen, eta horixe zen Euskararen Erabilera Arauzkotzeko 10/1982 Legearen jomuga.

Lege horrek, Autonomia Estatutuan xedatutakoari helduta, hizkuntza arloko herritarren eskubideak nahiz herri-botereen betebeharrak aipatzen ditu, eta horrela, gure hizkuntzaeskubideen giltzarri bihurtu da, euskara Euskal Herriko herritar guztien elementu integratzaile gisa aitortuz eta euskal herritarren hizkuntza-eskubideak gure ordenamendu juridikoan barneratzeko agindua emanez. Bide horretatik, Legeak, batetik, babes instituzionala eman zion euskarari, eta bestetik, bidea ireki zion gizartearen funtsezko esparruetan hizkuntza-politikak garatzeari. Esparru horietako bat arlo sozioekonomikoa da, ezbairik gabe. Izan ere, euskararen normalizazio-prozesuan eremu sozioekonomikoak berebiziko garrantzia du, pertsonen egunerokoa ardazten duelako, kontsumitzaile, langile zein herritar gisa. Are gehiago, esan daiteke produktuaren edo zerbitzuaren parte dela hizkuntza, ahoz edo idatziz komunikatzen duen orok inpaktu zuzena eragiten duelako jasotzailearengan.

Arauketari dagokionez, bi testu nagusiren bidez arautu dira kontsumitzaileen hizkuntzaeskubideak: batetik, 6/2003 Legea, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuarena, 2012an aldatu zena, eta orain, izapidetza honen bitartez berriztatzen ari dena; eta bestetik, 123/2008 Dekretua, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Hizkuntza Eskubideei buruzkoa, 204/2010 Dekretuak aldatua. Arauketa horren arabera, EAEko herritarrek eskubidea dute ondasun eta zerbitzuei buruzko informazioa bi hizkuntza ofizialetan jasotzeko eta enpresa edo establezimenduekin dituzten harremanetan nahi duten hizkuntza ofiziala erabiltzeko. Arauketaz landara, beste zenbait ekimen ere jorratu dira, kontsumitzaileen esparruan ere euskararen erabilera areagotzeko eta euskara zerbitzu- zein lan-hizkuntza bihur dadin, besteak beste: LanHitz Programa; Bikain eta Bai Euskarari Ziurtagiriak; Euskara Sustatzeko Ekintza Plana; azkenengoetarikoa, Euskara Eremu Sozioekonomikoan Sustatzeko Plana 2020-2023… 2

Euskararen Erabilera Arauzkotzeko 10/1982 Legeak 40 urte betetzen dituenean hausnarketa eginez, eta hizkuntza-eskubideen aldeko ahalegin esanguratsu eta etengabe horri esker, esan daiteke azken 25 urteetan etengabe egin duela gora euskararen ezagutzak (+10 puntu euskaldunak, +11 euskaldun hartzaileak), erabilerak (+5 puntu) eta aldeko jarrerak (+10 puntu), Euskara Eremu Sozioekonomikoan Sustatzeko 2020-2023 Planak aipatu bezala. Hala ere, Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideei buruzko 123/2008 Dekretuaren betetze-maila neurtzeko ikerketa egin zen 2014an, eta horren arabera, dekretua onetsi zenetik 6 urte igaro ostean, horren menpeko erakunde eta enpresen %42ak ezagutu ere ez du egiten, eta ezagutzen dutenen artean %22k baino ez du betetzen. Errealitate hori aintzat hartuta, Planak 2023rako helmuga bezala finkatzen du Dekretua betetzen duen enpresa kopurua % 20ko igotzea.

Betetze-maila eskas horren arrazoi nagusietako bat izan daiteke enpresa eta eragileen borondate hutsean oinarritzen dela. Kontuan izan behar da, 6/2002 Legea zein 123/2008 Dekretua aldatzean, ezabatu egin zela hizkuntza-eskubideei muzin egiten dieten enpresei zehapenak jartzeko aukera. Horrenbestez, kontsumitzaileen hizkuntza-eskubideak bermatzeko enpresa-betebeharren zerrenda xehea eta kontuzkoa izan arren, ez badago ez-betetzearen ondoriozko zigorrik, alferrekoak lirateke aurrez inbertitutako ahalegin eta baliabide guztiak.

Ildo horri ekinez, gure proposamena izango litzateke 2003ko Legeak, 2012an aldatu aurretik, jasotzen zuen jatorrizko testua berreskuratzea, hizkuntza-eskubideak gainerakoen parean jarri eta arau-hausteei dagozkien ondorioak ezarrita, bestelako lege-testu batzuek egin duten bezala. Ulerbidez, Dekretua egiteko oinarritzat hartutako ereduek, Katalunia eta Quebecekoak argi zehaztu dute hizkuntza-eskubideen urratzeak izango dituen ondorioak, eta elkarlanerako deia egiten die euskal erakundeei bide horretan aurrera egiteko.

2. EKARPENA

Zehatzago esanda, honako hau da gure ekarpena:

Lege-proiektuak II. kapituluan arautzen ditu arau-hausteak, 134-141 artikuluetan, azken horretan hauxe xedatuz:

Aurreko artikuluetan tipifikatutako arau-hausteez gainera, honako hauek ere joko dira kontsumo-arloko arau-haustetzat:

14. Lege honetan edo kontsumitzaileen eta erabiltzaileen defentsari buruzko gainerako xedapenetan ezarritako beste edozein baldintza, betebehar edo debeku ez betetzea, legearen III. tituluko VII. kapituluan araututako hizkuntza-eskubideei buruzkoak izan ezik”.

Gure proposamena izango litzateke 14. paragrafoko salbuespen hori ezabatzea, hizkuntzaeskubideak besteekin parekatuz, alegia, hauxe xedatzea:

Aurreko artikuluetan tipifikatutako arau-hausteez gainera, honako hauek ere joko dira kontsumo-arloko arau-haustetzat:

14. Lege honetan edo kontsumitzaileen eta erabiltzaileen defentsari buruzko gainerako xedapenetan ezarritako beste edozein baldintza, betebehar edo debeku ez betetzea”.

3. EKARPENAREN ZERGATIA

Testua orain dagoen bezala utziz gero, batetik, aditzera ematen da hizkuntza-eskubideak ez direla lege-proiektuan bermatu nahi diren beste eskubideen parekoak; eta bestetik, enpresajabeei mezu arriskutsua ematen zaie, alegia, legean hizkuntzari buruz zehaztutako betekizunak ez betetzeak ez dakarrela inolako ondoriorik.

Kontsumitzaileen hizkuntza-eskubideak benetan bermatu nahi badira, eta Euskara Eremu Sozioekonomikoan Sustatzeko 2020-2023 Plana ezarritako helmuga erdietsi nahi bada (Dekretua betetzen duen enpresa-kopurua % 20an igotzea), planteamendu hori guztiz bidegabea da, baita atzerapausoa ere, orain arte egindako ibilbideari eta ahaleginei dagokienez. Aitzitik, hizkuntza eskubideen arloko arauketa babestu, indartu eta blindatu behar da, are gehiago epaileek gure hizkuntza-politika xedatzea saihestu nahi badugu, azken epaiak ikusita.

Amaitzeko, hizkuntza-eskubideen aitortza eta errespetua egikaritu aldera eta progresibitate printzipioa oinarri izanik, ezinbestekoa da eskubideok gainerako eskubideen zehapen berak izatea, salbuespena kenduta.

Gutunak eta hartzaileak:

1

Iñigo Urkullu Renteria
Euskadiko Lehendakaria

Bilbon, 2023ko martxoaren 10ean

Lehendakari estimatua:

2022ko apirilaren 13an, Eusko Legebiltzarrean izapidetu den Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuaren lege-proiektua dela eta, non, besteak beste, herritarren hizkuntza eskubideak hizpide hartu diren, Euskaltzaindiak eztabaidarako ekarpena egin nahi du, Gernikako Estatutuaren arabera, hizkuntza kontuetarako erakunde aholku-emaile ofiziala den neurrian.

Herritarren hizkuntza-eskubideak jagotea garrantzi handiko kontua da, hizkuntzaren erabilera normalizatzeko eta areagotzeko, besteak beste, eremu sozioekonomikoan. Hori horrela, gaztelaniaz mintzatzen diren herritarren hizkuntza-eskubideak normaltasunez eta ohikotasunez errespetatzen diren bitartean, ez da berdin gertatzen ari zerbitzuak eta arreta euskaraz jaso nahi duten herritarren kasuan. Estatutua idatzita dagoen eran, egoera hori betikotu dadin errazten du eta herri erakundeak, hizkuntza eskubideak betearaztearen erantzule direnak, arauak betearazteko eta herritarren eskubideak jagoteko heldulekurik gabe uzten ditu.

Gure iritzia da pertsuasioa eta sustapena direla eremu honetan lehenetsi beharreko bideak, baina antzeman daitekeenez, horiek ez dira aski, Euskararen Legea onartu eta berrogei urte pasatxo igaro direnean eta eremu sozioekonomikoan, bereziki, ahalmen handiena duten enpresa, zerbitzu, merkataritza-gune handi eta antzekoetan, herritarren hizkuntza-eskubideak errespetatzen ez direnean.

Honi eransten dizut, beraz, Euskaltzaindiaren ekarpena, gogoeta egiteko eta ekintzarako baliagarria den neurrian, kontuan hartzeko modukoa izan daitekeena. Besterik gabe, begirunez agurtzen zaitu,

Andres Urrutia euskaltzainburua

2

Bakartxo Tejeria Otermin
Eusko Legebiltzarreko lehendakaria

Bilbon, 2023ko martxoaren 10ean

Legebiltzarreko lehendakari andrea:

2022ko apirilaren 13an, Eusko Legebiltzarrean izapidetu den Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuaren lege-proiektua dela eta, non, besteak beste, herritarren hizkuntza eskubideak hizpide hartu diren, Euskaltzaindiak eztabaidarako ekarpena egin nahi du, Gernikako Estatutuaren arabera, hizkuntza kontuetarako erakunde aholku-emaile ofiziala den neurrian.

Herritarren hizkuntza-eskubideak jagotea garrantzi handiko kontua da, hizkuntzaren erabilera normalizatzeko eta areagotzeko, besteak beste, eremu sozioekonomikoan. Hori horrela, gaztelaniaz mintzatzen diren herritarren hizkuntza-eskubideak normaltasunez eta ohikotasunez errespetatzen diren bitartean, ez da berdin gertatzen ari zerbitzuak eta arreta euskaraz jaso nahi duten herritarren kasuan. Estatutua idatzita dagoen eran, egoera hori betikotu dadin errazten du eta herri erakundeak, hizkuntza eskubideak betearaztearen erantzule direnak, arauak betearazteko eta herritarren eskubideak jagoteko heldulekurik gabe uzten ditu.

Gure iritzia da pertsuasioa eta sustapena direla eremu honetan lehenetsi beharreko bideak, baina antzeman daitekeenez, horiek ez dira aski, Euskararen Legea onartu eta berrogei urte pasatxo igaro direnean eta eremu sozioekonomikoan, bereziki, ahalmen handiena duten enpresa, zerbitzu, merkataritza-gune handi eta antzekoetan, herritarren hizkuntza-eskubideak errespetatzen ez direnean.

Honi eransten dizut, beraz, Euskaltzaindiaren ekarpena eta arren eskatzen dizut Eusko Legebiltzarreko taldeen artean bana dadin, beraien esku dagoelako, hein handi batean, neurriak hartzea herritar guztien eskubideak berdintasunez eta normaltasunez bidera daitezen. Besterik gabe, begirunez agurtzen zaitu,

Andres Urrutia
euskaltzainburua

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper