Euskaltzaindiaren adierazpenak (1976-2022)

BARNEKO MEDIKU EGOILIARREK AZTERKETAK EUSKARAZ ERE EGIN AHAL IZATEA


Testuaren ezaugarriak:
  • Arloa: Hizkuntza eskubideak
  • Gaia: Azterketak euskaraz ere egin ahal izatea
  • Testu-mota: Eskaera
  • Testu-emailea: Euskaltzainburua eta Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanoa
  • Testu-jasotzailea: EAEko Gobernuaren ordezkaria, Eusko Legebiltzarreko lehendakaria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua eta Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua
  • Data: 2023-II-20
  • Hizkuntza: eu

65.
BARNEKO MEDIKU EGOILIARREK AZTERKETAK EUSKARAZ ERE EGIN AHAL IZATEA

Dakizun bezala, Estatuan urtero-urtero egiten dira Osasun Prestakuntza Espezializaturako sarbide-probak. Azterketa edo proba horiek gainditzea ezinbestekoa da Osasun-hezkuntza espezializatua eskuratzeko. Izan ere, graduatuok proba horietan lortzen dituzten emaitzek erabat baldintzatzen dute beren espezialitatearen hautaketa eta, beraz, beren etorkizuna.

2022. urtean, EAEn, 800 pertsona inguruk egin zituzten azterketa horiek, eta Nafarroan 594k. Gehienak medikuntzari loturiko azterketak izaten dira (BAME edo MIR). Proben deialdia eta prozedura guztia Ministerio de Sanidad, Consumo y Servicios Sociales deritzon ministerioaren Dirección General de Ordenación Profesional deituriko zuzendaritzaren ardurapean dago.

Une honetan, proba horiek guztiak gaztelaniaz egiten dira. Ondorioz, gradua euskaraz ikasten duten ikasleek desabantaila dute proba egitean, euskarazko terminologiarekin ohituta daudelako. Azterketa ohikoa ez den beste hizkuntza batean denbora gutxian egin behar dutenez, emaitza onak lortzeko errendimendua murriztu egin daiteke. Gainera, medikuntza eta erizaintza fakultatean egin diren iritzi-inkesta batzuen arabera, hainbat ikaslek medikuntza gradua gaztelaniaz ikastea erabakitzen dute, BAME-MIR azterketa gaztelaniaz egiten delako.

Horiek horrela, eskutitz honen bidez, zera eskatu nahi dizugu: zure eskuduntzen barruan eta toki egokian, proba hauek euskaraz egiteko aukera azter dezazun eta, hala erabakiz gero, dagokion erakundearen aurrean probak euskaraz ere egiteko eska dezazun. Kontuan izan gradua euskaraz egin duten eta Osasun Prestakuntza Espezializaturako sarbide-probak egiten dituztenek gure etorkizuneko profesionalak izango direla, eta osasun-arloan euskaraz lan egingo duten profesionalak nahi baditugu, ezinbestekoa dela ikasketen ibilbide osoa euskaraz egiteko aukera izatea.

Gure eskaria aintzat hartuko duzulakoan, jaso ezazu agur bero bat.

Andres Urrutia Badiola
euskaltzainburua

Joseba G. Pineda Ortiz
Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanoa

Gutunak eta hartzaileak:

1

Denis Itxaso
Gobernuaren ordezkaria EAEn
Gobernuaren Ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoan
Frai Frantzisko p. 17
01007 Vitoria-Gasteiz

Denis agurgarria,

Honi erantsita jaso duzun gutunean, kezka agertu nahi dizugu EUSKALTZAINDItik eta EUKAL HERRIKO UNIBERTSITATEko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatetik, medikuntza-ikasketen ondoko BAME (Mir) delako (eta horren kideko) azterketa gaztelania hutsez egin behar delako.

Inguruabar horretan, agertutako kezka Espainiako Gobernuaren Osasun eta Kontsumo Ministerioari helarazi eta bide horren ildoko urratsak egin daitezela ahalegintzeko eskatzen dizugu.

Jaso ezazu, bidenabar, agur bero bat.

Andres Urrutia Badiola
euskaltzainburua

Joseba G. Pineda Ortiz
Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanoa

2

Bakartxo Tejeria
Eusko Legebiltzarreko lehendakaria
Eusko Legebiltzarra
Becerro de Bengoa
01005 Vitoria-Gasteiz

Bakartxo agurgarria,

Honi erantsita jaso duzun gutunean, kezka agertu nahi dizugu EUSKALTZAINDItik eta EUKAL HERRIKO UNIBERTSITATEko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatetik, medikuntza-ikasketen ondoko BAME (Mir) delako (eta horren kideko) azterketa gaztelania hutsez egin behar delako.

Inguruabar horretan, agertutako kezka Espainiako Gobernuaren Osasun eta Kontsumo Ministerioari helarazi eta bide horren ildoko urratsak egin daitezela ahalegintzeko eskatzen dizugu.

Jaso ezazu, bidenabar, agur bero bat.

Andres Urrutia Badiola
euskaltzainburua

Joseba G. Pineda Ortiz
Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanoa

3

Bingen Zupiria
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua
Eusko Jaurlaritza
Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Donostia/San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz

Bingen agurgarria,

Honi erantsita jaso duzun gutunean, kezka agertu nahi dizugu EUSKALTZAINDItik eta EUKAL HERRIKO UNIBERTSITATEko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatetik, medikuntza-ikasketen ondoko BAME (Mir) delako (eta horren kideko) azterketa gaztelania hutsez egin behar delako.

Inguruabar horretan, agertutako kezka Espainiako Gobernuaren Osasun eta Kontsumo Ministerioari helarazi eta bide horren ildoko urratsak egin daitezela ahalegintzeko eskatzen dizugu.

Jaso ezazu, bidenabar, agur bero bat.

Andres Urrutia Badiola
euskaltzainburua

Joseba G. Pineda Ortiz
Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanoa

4

Jokin Bildarratz
Hezkuntza sailburua
Eusko Jaurlaritza
Hezkuntza Saila
Donostia/San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz

Jokin agurgarria,

Honi erantsita jaso duzun gutunean, kezka agertu nahi dizugu EUSKALTZAINDItik eta EUKAL HERRIKO UNIBERTSITATEko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatetik, medikuntza-ikasketen ondoko BAME (Mir) delako (eta horren kideko) azterketa gaztelania hutsez egin behar delako.

Inguruabar horretan, agertutako kezka Espainiako Gobernuaren Osasun eta Kontsumo Ministerioari helarazi eta bide horren ildoko urratsak egin daitezela ahalegintzeko eskatzen dizugu.

Jaso ezazu, bidenabar, agur bero bat.

Andres Urrutia Badiola
euskaltzainburua

Joseba G. Pineda Ortiz
Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanoa

5

Gotzone Sagardui
Osasun sailburua
Eusko Jaurlaritza
Osasun Saila
Donostia/San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz

Gotzone agurgarria,

Honi erantsita jaso duzun gutunean, kezka agertu nahi dizugu EUSKALTZAINDItik eta EUKAL HERRIKO UNIBERTSITATEko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatetik, medikuntza-ikasketen ondoko BAME (Mir) delako (eta horren kideko) azterketa gaztelania hutsez egin behar delako.

Inguruabar horretan, agertutako kezka Espainiako Gobernuaren Osasun eta Kontsumo Ministerioari helarazi eta bide horren ildoko urratsak egin daitezela ahalegintzeko eskatzen dizugu.

Jaso ezazu, bidenabar, agur bero bat.

Andres Urrutia Badiola
euskaltzainburua

Joseba G. Pineda Ortiz
Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanoa

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper