Euskaltzaindiaren adierazpenak (1976-2022)

2023KO FRANTZIAKO TOURRAREN LEHENBIZIKO HIRU ETAPAK EUSKAL HERRIAN IZANEN DIRENEZ GERO, EUSKARAK LEKU OSOA IZAN DEZAN ESKAERA


Testuaren ezaugarriak:
  • Arloa: Euskararen estatusa
  • Gaia: 2023ko Frantziako Tourra Euskal Herrian izanen den hiru lehenbiziko etapetan euskarak leku osoa izan dezan
  • Testu-mota: Eskaera
  • Testu-emailea: Euskaltzaindiaren Zuzendaritza
  • Testu-jasotzailea: Frantziako Tourreko zuzendaria, Euskararen Erakunde Publikoaren lehendakaria, Baionako auzapeza, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria, Eusko Jaurlaritzako Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua
  • Data: 2023-I-11 eta 2023-I-31
  • Hizkuntza: eu

64.a.
2023KO FRANTZIAKO TOURRAREN LEHENBIZIKO HIRU ETAPAK EUSKAL HERRIAN IZANEN DIRENEZ GERO, EUSKARAK LEKU OSOA IZAN DEZAN ESKAERA

Hartzaileak:

a.1

Christian Prudhomme jauna
ASO Tour de France-ko zuzendaria
40, Point du Jour Kaia
92100 Boulogne-Billancourt

Baionan, 2023ko urtarrilaren 11n

Zuzendari jauna,

Heldu diren uztailaren 1ean, 2an eta 3an, zuzentzen duzun 2023ko Frantziako Itzuliak Euskal Herrian Bilbon, Gasteizen, Donostian, Amorebietan eta Baionan gaindi, hiru etapa antolatuko dituela interes handiz jakin dugu.

Ez da lehen aldia Euskal Herriko bideetan gaindi ibiliko dela Frantziako Itzulia eta euskaldun jendeak Frantziako Itzulia kar handiz jarraitzen duela frankotan erakutsi du, are gehiago Euskal Herrian gaindi iragaiten delarik.

Euskaltzaindiak, Onura Publikoko Erakunde gisa aitortua den Euskararen Akademiak, eginbide du euskararen kalitatea, garapena eta erabilera gizartean zaintzea. Duen kargu horrengatik, oihartzun handiko 2023ko uztailaren 1, 2 eta 3ko etapetan euskarak bere tokia izan behar duela jakinarazi nahi dizugu eta ondoko eskaera egitera zuregana zuzentzen gatzaizu.

Alabaina, iduritzen zaigu kirol egun handi haietan euskara ageri beharko dela etapa haien epe guzietan, hastapenean nola helmugan, izan dadin euskaldun hizlarien parte hartzearekin, seinaletikaren bitartez eta Frantziako Itzuliari buruzko euskarrietan euskarari toki emanez. 2018 urtean Senpere eta Ezpeleta arteko etapan jadanik horrela jokatu zenuen eta aurten hobeki baizik ez gertatzea da nahi duguna.

Frantziako Itzulia enpresa handia dela badakigu eta aitzinean dituzun desafio guziei buru emateko indar handi bat egin behar duzula aintzat hartzen dugu. Indar berezia eskatuko dizu etapa horrek: hizlari euskaldun onak hautatzea, noiz non nola mintzatuko diren erabakitzea, seinaletikaren aldetik eta beste euskarrietan mezu elebidunak prestatzea eta abar. Dudarik ez dugu aterabide atzemateko nahia eta ahala izanen dituzula: gure aldetik, laguntza osoa izanen duzu beharrezkoa izanen duzun ber.

Erran gabe doa gure eskaera zehaztu behar dela eta antolaketa horretan partaide izanen direla etapa horiek hunkitzen dituzten hautetsiak, erakundeetako arduradunak eta egiturak, hala nola herri ezberdinetako auzapezak, Hego Euskal Herrian, Euskadiko Autonomia Erkidegoko lehendakari jauna, Ipar Euskal Herrian, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakari jauna, Euskararen Erakunde Publikoko lehendakari jauna, euskara zerbitzu ezberdinak, Euskal Konfederazioa, gure lurraldean bizikletaren alde jokatzen duen Txirrindulari-Federazioa eta beste.

2018ko Tourrean bezala, gure eskaerak zure interesa piztuko duela esperantzan gaude. Anartean, onartzkitzu, Zuzendari jauna, gure goresmenik hoberenak.

Andres URRUTIA, euskaltzainburuaren izenean
Battittu COYOS, euskaltzainburuordea

a.2

Euskararen Erakunde Publikoaren lehendakari jauna
2, Platanoen ibilbidea
5400 Baiona

Baionan, 2023ko urtarrilaren 31n

Lehendakari jauna,

Interesaturik jakin dugu, 2023ko edizioaren aurkezpen ofizialean, Frantziako Tourrak euskal lurrak zeharkatuko dituela aurtengo udan. Izan ere, antolatzaileek Bilbo aukeratu dute abiapuntu uztailaren 1ean eta lehen hiru etapak Euskal Herrian izango dira. Hirugarrena, uztailaren 3an, Amorebieta (Bizkaia) eta Baiona (Lapurdi) artean iraganen da.

Horren kari, jakinarazten dizuegu Euskaltzaindiak gutun bat igorri diola Christian Prudhomme Frantziako Tourreko zuzendari jaunari, euskarak leku osoa ukan dezan Herri huntako jendeek, hain maite duten kirol ekitaldi horren iragaitean.

2018ko uztailean, Senpere eta Ezpeleta arteko etapan gertatu zen bezala, espero dugu gure eskaerak aldeko oihartzuna izatea Frantziako Tourreko antolatzaileen artean, bai eta lurraldeko erakunde eta euskararen beste sustatzaile batzuen artean ere. Honekin batera doakizu Christian Prudhomme Frantziako Tourreko zuzendariari igorri diogun gutunaren kopia. Onar ezazu, lehendakari jauna, nire errespetuzko sentimenduen adierazpena.

Andres URRUTIA, euskaltzainburuaren izenean
Battittu COYOS, euskaltzainburuordea

a.3

Jean-René Etchegaray auzapez jaunari
Herriko Etxea
64100 Baiona

Baionan, 2023ko urtarrilaren 31n

Auzapez jauna,

Interesaturik jakin dugu, 2023ko edizioaren aurkezpen ofizialean, Frantziako Tourrak euskal lurrak zeharkatuko dituela aurtengo udan. Izan ere, antolatzaileek Bilbo aukeratu dute abiapuntu uztailaren 1ean eta lehen hiru etapak Euskal Herrian izango dira. Hirugarrena, uztailaren 3an, Amorebieta (Bizkaia) eta auzapeza zaren Baiona (Lapurdi) hiriaren artean iraganen da.

Horren kari, jakinarazten dizuegu Euskaltzaindiak gutun bat igorri diola Christian Prudhomme Frantziako Tourreko zuzendari jaunari, euskarak leku osoa ukan dezan Herri huntako jendeek, hain maite duten kirol ekitaldi horren iragaitean.

2018ko uztailean, Senpere eta Ezpeleta arteko etapan gertatu zen bezala, espero dugu gure eskaerak aldeko oihartzuna izatea Frantziako Tourreko antolatzaileen artean, bai eta lurraldeko erakunde eta euskararen beste sustatzaile batzuen artean ere.

Honekin batera doakizu Christian Prudhomme Frantziako Tourreko zuzendariari, igorri diogun gutunaren kopia.

Onar ezazu, Auzapez Jauna, nire errespetuzko sentimenduen adierazpena.

Andres URRUTIA, euskaltzainburuaren izenean Battittu COYOS, euskaltzainburuordea

a.4

Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariari
15, Foch etorbidea
6400 Baiona

Baionan, 2023ko urtarrilaren 31n

Lehendakari jauna,

Interesaturik jakin dugu, 2023ko edizioaren aurkezpen ofizialean, Frantziako Tourrak euskal lurrak zeharkatuko dituela aurtengo udan. Izan ere, antolatzaileek Bilbo aukeratu dute abiapuntu uztailaren 1ean eta lehen hiru etapak Euskal Herrian izango dira. Hirugarrena, uztailaren 3an, Amorebieta (Bizkaia) eta Baiona (Lapurdi) artean iraganen da.

Horren kari, jakinarazten dizuegu Euskaltzaindiak gutun bat igorri diola Christian Prudhomme Frantziako Tourreko zuzendari jaunari, euskarak leku osoa ukan dezan Herri huntako jendeek, hain maite duten kirol ekitaldi horren iragaitean.

2018ko uztailean, Senpere eta Ezpeleta arteko etapan gertatu zen bezala, espero dugu gure eskaerak aldeko oihartzuna izatea Frantziako Tourreko antolatzaileen artean, bai eta lurraldeko erakunde eta euskararen beste sustatzaile batzuen artean ere.

Honekin batera doakizu Christian Prudhomme Frantziako Tourreko zuzendariari, igorri diogun gutunaren kopia.

Onar ezazu, Lehendakari Jauna, nire errespetuzko sentimenduen adierazpena.

Andres URRUTIA, euskaltzainburuaren izenean
Battittu COYOS, euskaltzainburuordea

a.5

Bingen Zupiria Gorostidi
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua
EUSKO JAURLARITZA
Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bilbo, 2023ko otsailaren 15a

Bingen agurgarria,

Zeuk ondo baino hobeto adierazi duzunez, 2023ko Tour delakoa Bilbotik abiatu eta Euskal Herriko errepideetatik zehar igaroko dela-eta, egundoko ahalegina egingo da, irteera aurreko 100 egunean egin ere, euskal jendeak txirrindularitzaren inguruan daukan zaletasuna eta jaidura erakutsi eta zaletasun horretaz goza dezan.

Eta «ongi eTOURri» leloak ederki darakutsanez, zalantza izpirik ez daukagu gure berezko hizkuntza ere gogotik aintzat hartu duzuela nazioarteko gertakuntza ospetsu horretan leku nabarmena izan dezan; orobat, jakinarazi nahi dizugu euskarak agerpen duina izan dezala eskatu diela Euskaltzaindiak zuzenean Tourraren antolatzaileei eta Ipar Euskal Herriko herri-administrazioei.

Horren haritik, zintzoki adierazi nahi dizut Euskararen Akademia bidelagun izango duzuela euskara agertzeko ahalegin horretan eta, hartara, zure esanetara gauzkazu egin dezakegun guztian laguntzeko, aurtengo Tourraren Grand Départ Pays Basque 2023 delako hori Euskararen Irteera Handi ere bilaka dadin.

Jaso ezazu besarkada handi bat.

Adeitasunez,

Andres Urrutia Badiola
euskaltzainburua

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper