Euskaltzaindiaren adierazpenak (1976-2022)

EUSKARA DANTZARA, PLAZARA… MUNDURA!


Testuaren ezaugarriak:
  • Arloa: Euskararen sustapena
  • Gaia: Euskararen erabilera
  • Testu-mota: Aitorpena
  • Testu-emailea: Euskaltzaindiaren Sustapen batzordea
  • Testu-jasotzailea: Orokorra
  • Data: 2021-XI-19
  • Hizkuntza: eu
61.a
EUSKARA DANTZARA, PLAZARA… MUNDURA!

XXVI. Jagon Jardunaldia prestatzeari ekin zionean, Euskaltzaindiko Sustapen batzordeak  ikusgarritasuna eman nahi izan zien Nafarroako hezkuntzan euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko abian diren esperientzia batzuei, eskola barneko lanean, bai eta eskolaz kanpokoan ere, besteak beste, aitortza modura. Bistan denez, jardunaldiotan aztertutakoak ez dira dauden guztiak, Nafarroako hezkuntzako eragileak etenik gabe ari baitira berrikuntzan, euskara eta euskal kultura biziberritzeko ahalegin kolektibo saiatuan, beste hizkuntza batzuen ezagutza ere segurtatzen dutela.

Ezagunak dira euskara ardatz duen hezkuntza sistemaren alde Euskaltzaindiak hainbatetan egin dituen deiak eta, orobat, norabide horretan erakutsi duen engaiamendua. Hala berean, zenbaitetan aipatu da eskola ez dela nahikoa, hizkuntza biziberritzeko  ahalegin hori ez baita bide bakarrekoa. Gaurkoan ikusi ahal izan dugu hori! Euskarak  eremu ez-formalak (jostalekua, karrika, aisialdia, kultura, kirola, lan-mundua eta abar) behar baititu hiztunak ohikotasunez euskaraz bizi daitezen! Euskara biziberritzearen azken xedea euskaraz arrunki bizitzea baita!

Bi-biak behar ditu euskarak, eskola barneko eta eskolaz kanpoko jardun indartsua; ahalegin hori ez doa inoren kontra, denon mesederako da eta. Ezagutzak aberasten gaitu, aukera berriak irekitzen ditu, bizikidetzan eta gizartearen kohesioan ekarpena egiten du. Ezagutzen ez denak, aldiz, mugatzen gaitu eta ikuspegia eskasten!

Hartara, bizi garen mundu globalizatu honetan, hizkuntzak jakiteak aukera berriak ireki ohi dizkigu, betiere, geure-geurea denari uko egin eta bazterrean utzi gabe. Horrela, Euskaltzaindiak eskertu nahi du hezkuntzaren arloan euskara biziberritzeko egin den ahalegin berebizikoa, aspalditik datorrena eta iturri anitzetatik elikatu dena. Orobat, eskertu nahi du gurasoen eginahala eta dei egin nahi die euskara ardatz duten ereduen aldeko apustu sendoa egiten segi dezaten. Nafarroako herri-erakunde guztiei ere dei egin nahi die Euskaltzaindiak, gurasoen nahiari baikortasunez erantzun diezaioten eta euskara biziberritzearen aldeko engaiamendua berrets eta indar dezaten. Era berean, bat egin dezagun denok behinola euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez zekien Bernart Etxepare idazle nafarrak 1545ean egindako aldarrikapenarekin; eraman dezagun euskara dantzara, plazara eta mundu osora.

Iruñean, Kondestablearen Jauregian, 2021eko azaroaren 19an.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper