Euskaltzaindiaren adierazpenak (1976-2022)

EUSKALTZAINDIAREN ZUZENDARITZAREN ADIERAZPENA, NAFARROAKO HERRITARREN HIZKUNTZA ESKUBIDEEN BERMEAZ


Testuaren ezaugarriak:
  • Arloa: Herritarren hizkuntza eskubideak
  • Gaia: Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioekiko Auzien Salak emandako 216/2019 epaia
  • Testu-mota: Adierazpena
  • Testu-emailea: Euskaltzaindiaren Zuzendaritza
  • Testu-jasotzailea: Orokorra
  • Data: 2019-X-30
  • Hizkuntza: eu
57.a
EUSKALTZAINDIAREN ZUZENDARITZAREN ADIERAZPENA, NAFARROAKO HERRITARREN HIZKUNTZA ESKUBIDEEN BERMEAZ

Orain dela ehun urte, besteren artean, Nafarroako Foru Diputazioaren babespean sortu eta 1976az geroztik errege dekretu bidez onartu zen Euskararen Akademia honi esleitu zitzaizkion, berezko xedeen artean, hizkuntza eskubideak zaintzea eta euskararen erabilera sustatzea.

Horrela, Nafarroako administrazio publikoetan, beren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan, euskararen erabilera arautzen duen azaroaren 15eko 103/2017 Foru Dekretuari egindako helegitea ebatziz, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak emandako 216/2019 epaia dela eta, Euskaltzaindiaren Zuzendaritzak hauxe aditzera eman nahi du:

1. Euskara Nafarroako berezko ondarea da eta, hortaz, nafar guztiei eta bakoitzari dagozkie euskarari buruzko hizkuntza eskubideak.

2. Aipatutako epai horrek, alde batetik, ez du aintzat hartzen bertako hizkuntza den euskara balioestea Nafarroako eremu guztietako administrazioetako lanpostuetan. Eta, beste aldetik, ez du ahalbidetzen, normaltasunez, Foru Komunitateko ondare kulturala den euskara, gaztelaniarekin batera, agerraraztea ere idazki, inprimaki, errotulu, zigilu, xafla eta abarretan. Epaiak hizkuntza eskubideak herritarrenak direla argi aitortu arren, epai horren erabakiekin nafar guztien hizkuntza eskubideak bermatu eta babestu beharrean, murriztu eta mugatu egiten ditu, eta atzerapauso nabaria ezartzen nafarrei aitortutako hizkuntza eskubideak gauzatzean.

3. Orobat, Euskaltzaindiak eskatzen dio Nafarroako Gobernuari euskarari dagozkion lege eta arau guztietan berma ditzala hiztun komunitate osoaren eta nafar bakoitzaren hizkuntza eskubideak eta, euskara gaietarako erakunde aholku emaile ofiziala den Akademia honetako Zuzendaritzak, adierazpen honen bidez, egiteko horietan lankidetza hertsia eskaintzen dio Nafarroako Gobernuari.

Iruñean, 2019ko urriaren 30ean.

(Euskaltzaindiaren Azkue Biblioteka eta Artxiboa)

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper