Euskaltzaindiaren adierazpenak (1976-2022)

“UNA HISTORIA DE VASCONIA” PROGRAMAZ


Testuaren ezaugarriak:
  • Arloa: Hedabideak, Instituzionala
  • Gaia: “Una Historia de Vasconia” telesailaren inguruko iritzia
  • Testu-mota: Eskea eta eskaintza
  • Testu-emailea: Xabier Kintana, idazkaria
  • Testu-jasotzailea: Maite Iturbe, EiTBko zuzendari nagusia
  • Data: 2016-VII-14
  • Hizkuntza: eu
48
“UNA HISTORIA DE VASCONIA” PROGRAMAZ

Maite Iturbe andrea,
EiTBko zuzendari nagusia

Gaia: “Una Historia de Vasconia” programaz

Andre agurgarria:

EiTB Una Historia de Vasconia izenburua daraman telesaila emititzen ari da. Adierazi denez, telesail honek Euskal Herriaren historiaren zenbait gertaera eta kontakizun ikuspegi kritiko batetik aztertzea du xede nagusitzat.

Euskaltzaindiak hor zehar barreiaturiko mitoak, aurreiritziak eta uste okerrak zuzentzeko asmoa duten programa guztiak begi onez ikusten ditu, horrek euskal gizartea are informatuago egon dadin ahalbidetzen baitu. Nolanahi ere, euskarari dagozkionez, uste okerrak edota erdi-egiak zuzentzeko asmoz ekoizten diren programak, oinarri sendoak —ez egiaztatu gabeko teorietan edo batzuen iritzietan— kontuan hartuz ekoiztea komeni da baldin eta usteak, erdi-egiak edo aurreiritzi berriak barreiatuko ez badira. Euskaltzain batzuk, bai eta herritar batzuk ere Euskaltzaindira hurreratu dira programa horrek zabaldutakoen egiazkotasunaz galdezka. Egia esan, zenbait baieztapen eta azalpen ez dira erabat zuzenak… beste zenbaiten kasuan heldulekuak ahulegiak dira ondorio orokorrik ateratzeko —beraz, zuhurtasunez jokatzea komeni da— eta, gehienez, egin daitezkeen interpretazio edo teorien eremuan laga beharko lirateke, ikus-entzuleak berariaz ohartaraziz.

Euskaltzaindia, EiTBrekin duen lankidetza-hitzarmenaren esparruan, prest dago halako edukiak landu nahi dituenean EiTB laguntzeko, egiazkotzat jo daitezkeenak, hots, oinarri sendoak dituzten gertaerak adieraziz eta gainerakoak testuinguru egokian koka daitezen lagunduz. Esan gabe doa, teoria zein bestelakoetan iritziak ugariak direla eta halakoetan tentuz jokatzea komeni dela.

Besterik gabe, lankidetzarako dugun borondatea berretsiz, begirunez

Xabier Kintana,
idazkaria

Bilbon, 2016ko uztailaren 14an.

(Euskaltzaindiaren Azkue Biblioteka eta Artxiboa)

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper