Euskaltzaindiaren adierazpenak (1976-2022)

EUSKAL TELEBISTAK NAFARROAN EMITITZEARI BURUZ INDUSTRIA MINISTERIOAK EMANDAKO DEBEKUAZ


Testuaren ezaugarriak:
  • Arloa: Hedabideak
  • Gaia: ETB Nafarroan ikusteko Espainiako Gobernuaren Industria Ministerioak emandako agindua atzera botatzeko eskaera
  • Testu-mota: Eskea
  • Testu-emailea: Euskaltzaindiaren Zuzendaritza
  • Testu-jasotzailea: Mariano Rajoy jaun agurgarria, Espainiako presidentea
  • Data: 2016-V-12
  • Hizkuntza: eu
47.a.1
EUSKAL TELEBISTAK NAFARROAN EMITITZEARI BURUZ INDUSTRIA MINISTERIOAK EMANDAKO DEBEKUAZ

Mariano Rajoy jaun agurgarria
Espainiako presidentea
Complejo de La Moncloa
28071 Madril

Gaia: Euskal Telebistak Nafarroan emititzeari buruz Industria Ministerioak emandako debekuaz

Presidente jauna:

Euskaltzaindiaren Zuzendaritzak, 2016ko maiatzaren 11n egindako bilkuran, honako idazki hau zuri igortzea erabaki du:

Otsailaren 26ko 573/1976 Dekretuan adierazten da Euskaltzaindia instituzio akademikoa dela eta bere jarduketa-esparruan Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa daudela. Hartara, xede hauek agintzen zaizkio: euskararen ikerketa zientifikoa eta araugintza, hizkuntza-eskubideak erabiltzea eta zaintzea eta, orobat, euskararen gaikuntzan lan egitea, euskara maila orotan euskaldunen adierazpide izan dadin.

Ondorio horretarako, euskara komunikabideetan egotea ezinbestekoa da euskara erabili eta garatzeko eta, aldi berean, herritarren eskubide ukaezina da komunikabideen eskaintza berezko hizkuntzetan hartzen dela bermatzea; eskaintza hori herritarrek bizitokia duten autonomia-erkidegotik har dezakete edo hizkuntza hori bera berezko eta ofiziala duen beste erkidego batetik. Nafarroan bizi direnei dagokienez, eskubide hori bermaturik gelditzen da Euskal Autonomia Erkidegoko telebistak egiten dituen emanaldiekin.

Zuk zuzentzen duzun Gobernuko Industria Ministerioak berriki agindu bat eman du, Euskal Telebistak (ETB) Nafarroan emititzeari utz diezaion. Gertaera honek nafar herritarrei eskubide bat ukatzen die eta, horrenbestez, Estatuko hizkuntzetako batean eta Nafarroako berezko bi hizkuntza ofizialetako batean emititzen duen telebista hartzea, hala nahi duten nafarrei.

Uste dugu neurri hau ez datorrela bat Espainiako Konstituzioak, Euskarari buruzko 18/1986 Foru Legeak eta Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunak onartutako pluralismo linguistikoa bermatzeko xede garrantzitsuarekin. Hori dela eta, Euskaltzaindia arautzen duen errege dekretuaren arabera, eskatzen dizugu Industria Ministerioak emandako agindua bertan behera uztea, agindu horrek, hala nahi duten nafarrei, galarazten dielako telebista Foru Komunitateko berezko bi hizkuntza ofizialetako batean hartzeko eskubidea.

Adeitasunez,

Andres Urrutia,
euskaltzainburua

Bilbon, 2016ko maiatzaren 12an.

(La Biblioteca y Archivo Azkue de Euskaltzaindia)

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper