Euskaltzaindiaren adierazpenak (1976-2022)

EUSKALTZAINDIAREN ADIERAZPENA IPARRALDEKO KOLEGIOEN ERREFORMAZ


Testuaren ezaugarriak:
  • Arloa: Euskararen estatusa, Hezkuntza
  • Gaia: Ipar Euskal Herriko ikastetxeen erreforma eta euskararen ofizialtasuna
  • Testu-mota: Adierazpena
  • Testu-emailea: Euskaltzaindiaren Osoko bilkura
  • Testu-jasotzailea: Orokorra
  • Data: 2015-XI-24
  • Hizkuntza: eu
46
EUSKALTZAINDIAREN ADIERAZPENA IPARRALDEKO KOLEGIOEN ERREFORMAZ

Frantziako Hezkuntza Ministerioak ezarri nahi duen kolegioen erreformak kezka sortu du Ipar Euskal Herriko euskarazko irakasleen artean. Euskaltzaindiaren Zuzendaritzak, Baionan, 2015eko azaroaren 24an egindako bileran, kezka hori bere egin eta adierazpen bat onartu du. Honela dio:

Euskaltzaindia eta kolegioetako erreforma

Azken aste horietan, beren kezkak adieraziak dituzte Iparraldeko euskarazko irakasleek, heldu den urtean indarrean jarri behar den erreformak arrangurak sorrarazi baititu. Euskaltzaindiak arrangura hori bere egiten du.

Euskararen egoera zaintzea, euskal hiztunen hizkuntza-eskubideak zaintzea du helburu Euskaltzaindiak. Horrengatik, Euskaltzaindia ez dagoke isilik erreforma horrek ekar litzakeen ondorio tzarren aitzinean, kolegioan euskarari erreformak eman nahi dion lekua mugatua izanen dela ohartzekoa baita.

Euskaltzaindiaren arabera, euskara ikasi nahi duten ikasleak (eta ikasleen gurasoak) segur izan behar dira hasitako euskarazko irakaskuntzak segida eta jarraipen osoa izanen duela 6.etik lizeoraino. Euskararen irakaskuntza maila batetik bestera ez dela desagertuko bermatu beharko du erreformak.

Aitzitik, mugatua izan gabe, euskararen irakaskuntzak engoitik indar berezi bat merezi du. Ikasleek euskara ikasteko, norberak bere euskara aberasteko, ahalbideak eman behar zaizkie Euskal Herriko ikasle guziei, euskara ikasi nahi dutenaz geroz. Ikasleak eskolatik elebidun oso eta euskara hauta baten jabe izatea da gure helburu.

Ondoko puntuei erreformak erantzun baikorra eman beharko die:

Ikasleek Batxilergoraino eta zikloka erdietsi behar dituzten gaitasunak, jakitateak eta kultura-helburuak zehaztea.

Helburu horietara heltzeko programak, sail orokorrean nola Lanbide-heziketan, finkatzea.

Ziklo bakoitzaren bukaerako ebaluazio eta egiaztatze moldeak antolatzea.

Helburuen eta edukien araberako ikastresnak osatzea eta biderkatzea.

Irakasleen oinarrizko formakuntza eta formakuntza jarraikia hedatzea.

Zeinahi irakasleren lana lagundu behar baldin bada, are gehiago euskarazko irakasleen lana laguntzekoa da, baldintza zailetan ari baitira urtetik urtera. Eta euskarazko irakasleek egiten duten hats luzeko lana Euskaltzaindiak txalotzen du. Ordu da ateria ikus dezaten hemendik aitzina.

Baina han-hemenka, Hezkuntza Nazionalarengandik berrikitan emanak izan diren erantzunek gure dudak eta kezkak ez dituzte batere ohildu edo urrundu.

Beraz, orain arte euskararen alde egin diren urrats guziak ez daitezen suntsituak izan eta hemendik aitzina euskararen irakaskuntzak etorkizun argia izan dezan neurri erabakigarriak eskatzen ditu Euskaltzaindiak. Euskarak bere tokia eskolan ongi arautua izanen duela segurtatu behar du erreformak.

Gizarte mailan eta eremu orotako adierazpide eta tresna izan behar den euskara prestatzen eta gaitzen ari da Euskaltzaindia. Euskararen ofizialtasuna eskatzen dugu bide hori erraza izan dadin. Anartean, erran gabe doa euskararen irakaskuntzari laguntza emateko prest dagoela osoki Euskaltzaindia.

Euskera, 60, 2015, 1, 279-281.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper