Euskaltzaindiaren adierazpenak (1976-2022)

NAFARROAN FM IRRATIEN LIZENTZIA BERRIAK DIRELA ETA


Testuaren ezaugarriak:
  • Arloa: Hedabideak
  • Gaia: Nafarroako FM irrati-lizentziak
  • Testu-mota: Adierazpena
  • Testu-emailea: Euskaltzaindiaren Osoko bilkura
  • Testu-jasotzailea: Miguel Sanz Sesma, Nafarroako Gobernuaren lehendakaria
  • Data: 1997-XI-3
  • Hizkuntza: eu
23.a
NAFARROAN FM IRRATIEN LIZENTZIA BERRIAK DIRELA ETA

Miguel Sanz jaun txit gorena,
Nafarroako Gobernuaren lehendakaria

Jaun agurgarria:

Euskaltzaindiak, 1997ko urriaren 31n, egoitza honetan izandako hileroko bilkuran, Nafarroan FM irrati lizentzia berriak banatu behar direla-eta, Jagon Sailak hala eskatuta, Nafarroako Ordezkaritzak egindako proposamena onetsi du. Aldi berean, proposamen-testua jaun txit goren horri igortzea erabaki du.

1. Euskaltzaindia lau foru-aldundien babespean —Nafarroakoa barne—, sortu zen 1918an eta, bertzeak bertze, honako hauek dira bere helburuak (otsailaren 26ko 573/1976 Errege Dekretuko lehenengo artikuluan bilduak daudenak):

— Hizkuntzaren eskubideak zaintzea.

— Hizkuntzak gizarte maila guzietan adierazpen gaitasuna izan dezan lan egitea.

— Euskararen erabilera sustatzea.

2. Bertzalde, abenduaren 15eko 18/1986 Euskararen Foru Legeak euskara nafar guzien ondare kulturala eta nortasunaren ezaugarria izateaz gainera, gizartearen elkarkidetasun eta komunikaziorako tresna ere badela dio, eta bere 27.1. artikuluak zera agintzen du: «Administrazio publikoek komunikabide sozial publiko eta pribatuetan euskarak gero eta presentzia handiagoa izan dezan sustatuko dute», eta «Nafarroako Gobernuak diruz eta materialez laguntzeko planak gauzatuko ditu, komunikabideek euskara progresiboki eta ohiko moduan erabil dezaten».

3. Nafarroako Gobernuak, 18/1986 Foru Legea indarrean jarri ondoren, egin zuen frekuentzien banaketan, bidegabeko erabaki ulertezin baten bidez, esleipenetik kanpo utzi zituen euskaraz ari ziren irratiak.

4. Orain, berriki, jakin izan da errege dekretu baten bidez Nafarroako Komunitateari bertze zortzi lizentzia eman zaizkiola, eta horien banaketarako deia eta esleipenaren oinarriak Nafarroako Gobernuak ezarri beharko dituela.

Berri on hau dela eta, Euskaltzaindiak zure zuzendaritzapeko gobernuari eskatu nahi dio, 573/1976 Errege Dekretua eta 18/1986 Foru Legea betez eta Nafarroak egun duen hizkuntza-egoera kontuan hartuz, bitarteko egokiak jar ditzala frekuentzia beraien esleipena, gure gizartearen kopuru handi baten hizkuntza-eskubideen kaltetan suerta ez dadin, eta Komunitate osoko beharrak bete ditzan. Izan ere, Iruñerrikoenak, gaur egun Nafarroako euskal hiztun gehienak hor bizi direlako eta, ondorioz, bertan euskarazko irratia beharrezko dutelako; eta euskal eremukoenak, eskualde horrek zerbitzu egokiz horniturik egon behar duelako.

Instituzio honen Zuzendaritzak, joan den otsailean zuri egindako bisita ofizialean, zure ahotik entzun ahal izan zuen nafarren hizkuntza eta Nafarroan koofizial den euskararen aldeko jarrera eta laguntza ematen segitzeko borondatea zenuela. Euskaltzaindiak, zure hitzak errealitate bihurtzeko ahaleginak eginen dituzula espero du azaldutako gai garrantzitsu honetan.

Bide batez begirunerik leialena adierazten dizu.

Jean Haritschelhar,
euskaltzainburua

Bilbon, 1997ko azaroaren 3an.

Euskera, XLII, 1997, 3, 595-596.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper