Euskaltzaindiaren adierazpenak (1976-2022)

ARABAKO EUSKALTZAIN OSO, OHOREZKO ETA URGAZLEEK EUSKALTZAINDIAREN JAGON SAILAREKIN EGITEN DUTEN ADIERAZPENA


Testuaren ezaugarriak:
  • Arloa: Hizkuntza-eskubideak
  • Gaia: Araba eta euskara
  • Testu-mota: Adierazpena
  • Testu-emailea: Euskaltzain oso, ohorezko eta urgazleak, eta Jagon Saila
  • Testu-jasotzailea: Orokorra
  • Data: 1990-XI-8
  • Hizkuntza: eu
13.a
ARABAKO EUSKALTZAIN OSO, OHOREZKO ETA URGAZLEEK EUSKALTZAINDIAREN JAGON SAILAREKIN EGITEN DUTEN ADIERAZPENA

Guk, euskaltzain oso, ohorezko eta urgazleok, Euskaltzaindiaren Jagon Sailarekin batera, Euskaltzaindiaren sortze-xedeetariko bat izanik «hizkuntzaren eskubideak zaintzea», iritzi publikoari, eta batez ere Arabakoari, geure kezka bizia agertu nahi diogu, berriki egin diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak baino lehen, tartean eta gero euskararen gainean eta bereziki probintzia honetan euskara dagoen egoera dela-ta plazaratu diren zenbait aburu eta aldarrikapenengatik.

Araba, Euskal Herri osoa bezala, ez da, kultura eta hizkuntzari dagokiela, era bakarreko izakia, eta euskalduna, Antzinaroaz gero, gure kulturaren oinarrizko osagaia da.

Begi-bistakoa da euskara Arabak duen bere-bere hizkuntza dela. Aski da Gerardo López de Guereñuren Toponimia Alavesa liburua ikustea, gure probintziako euskal leku-izenen nagusigoaz jabetzeko. Duela oraindik ez 200 urte, Landazuri arabar historialariak dioskunez, 53 ermandadeetarik 22 euskaldunak ziren. Euskarazko lehen hiztegi luzexko Gasteizen bildua da (XVI. mendea), eta autore ezaguneko euskarazko lehen antzerki lana arabar batek egina dugu (XVIII. mendea).

Ez da hau une egokia Arabako euskararen atzerapenaz luzaz aritzeko. Atzerapen hau historian zehar gertatu den lege-, administrazio- eta kultura-prozesuak eragin du, zeina hertsia zen eta herrien hizkuntza-eskubideak aitortzeko uzkurra. Oroz gain 1936-39ko gerraren ondoren izan ziren handiak kalte hauek. Halaber, ez gara aipatzen hasiko Araban euskarari eusteko eta hau indarberritzeko gizabanakoek eta erakundeek 1850ez gero egin dituzten ahalegin guztiak, batere ez harrigarriak, kontuan hartzen badugu euskaldunak ohartuak zirela «eskubidez berdinak eta jatorriz, hizkuntzaz, ohiturez eta interesez amankomunak» zirela, Ortiz de Zaratek bere Compendio Foralen dioen bezala. Orobat luze joko luke azken ehun urteotan izan diren Arabako euskal idazleen kopuru handia aipatzeak.

Bestalde, zuzenean nahiz zeharka esan ohi denaren aurka, agian komeni da oroitaraztea arabar udalek idazkariei eta langileei euskarazko ezagutza eskatzeko historian barrena izan duten eskubidea, 1924ko urriaren 21eko Errege Dekretuaren baimenaz. Gainera, Arabako Aldundia, Euskaltzaindiaren sortzailea 1918an eta ikastola-sare baten sortzaile ere 1973an, lehena izan zen foru administrazioan erdararen eta euskararen koofizialtasuna agintzeko, 1977ko otsailean, hortaz, indarrean dagoen autonomia estatutua eta hartatik etorri diren arauak, Europa demokratiko osoan parekotasunak dituztenak, onartu baino lehenago.

Oraingo egoerari dagokiola, harrigarria da nola ahazten ohi diren zenbait datu, hala nola 1986ko erroldak dakartzanak. Datu ofizial hauen arabera, Arabako euskaldun biztanleria % 6,71 da. Honen aldamenean, erdi-euskaldunak % 16,96 dira. Beraz, lau arabarretarik bat, zuzenago zein destrebeago, euskaraz mintzatzeko gai dugu. Beste datu batzuk ere ikus daitezke, Gorbeialdekoak, adibidez, non ehuneko hau % 50 baino goragoa den. Bestalde, Arabako beste udal batzuetako kopuruek aski garbi adierazten dute jende gehienak elebitasunean sartu nahi duela.

Gertakari hauen aurrean, galdetu behar dugu nolatan egin eta errepika daitezkeen zenbait baieztapen, ezjakintasun edota ezinikusi nabarmenengatik ez bada. Ez da zilegi iragana eta oraina itxuraldatzea, kultura-ondare bizi bati bidea hertsiaz.

Zer esanik ez, euskara ezin izan daiteke, lanpostu bat eskatzerakoan, lanbide batean edo bestean ezjakinaren edo ezgauzatasunaren estalgarri. Hala ere, ez dugu ulertzen nolatan zenbaitek onartzen duten beste hizkuntzak eskatzea eta aldi berean arbuiatzen euskara eskatzea, hots, Arabako hizkuntzetariko bat eta ofizialtasuna duen hizkuntza dena.

Zein nahi den ere Euskal Herriaren barne-egitura eta zein nahi diren ere politikaren eta alderdien gorabeherak, hauek oro ez baitagozkio Euskaltzaindiari, begi-bistakoa da denendako interesgarria dela bi hizkuntzak elkar-bizitzea eta berdinkiro hedatu eta erabiltzea. Bere lurraldea eta bere kultura ezagutu nahi dituen arabar guztiak euskaran du bitarteko utziezinezkoa, ezagutza hori sakona izango bada.

Nolanahi ere, euskara batzuek eta besteek gezitzat erabiltzearen aurka gara guztiz. Euskara ez da inongo alderdi edo ideologiaren jabegoa, eta arabar guztiek beren-berentzat jo behar dute bizitzaren alor guztietan.

Gasteizen, 1990eko azaroaren 8an.

Euskera, XXXVI, 1991, 1, 337-338.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper