JAGONET galde-erantzunak

Ahoskera: izena eta azentu-indargunea (Maddi, Andoni, Arantzazu...)

Nafarroako Bera herrian, Maddi izena [ma-yí] ahoskatzen da, azentua bigarren silaban paratuz (beti pentsatu dut frantsesaren eraginez dela, frantsesez Marie horrela ahoskatzen baita). Aldiz, Gipuzkoan, lehenbiziko silaban paratzen dute indargunea. Zein da ahoskera zuzena?

Euskaltzaindiak arautu gabeko kontua da hori. Baina euskarak baditu jokamolde nagusi batzuk, eta horietako bat da zuk aipatzen duzuna.

  1. Bi silabako izen berezietan batez ere, bi ohitura daude, izen bakoitzaren arabera eta hizkeren arabera: (+1) indartzearena dago, batetik (Mi.kel, Lei.re, I.ker…; Go.ñi, Lan.da, La.sa…); (+2) indartzearena, bestetik, batez ere pertsona-izenetan gertatzen dena (Be.ñat, (H)A.ritz, I.bai…). Kontua da galderan aipatutako horretan euskaldun gehien-gehienek Maddi esaten bide dutela, baina Beran (eta inguruan) Maddi esaten dela.
  2. Kontuan izan, bestalde, norbaiti bere izenez deitzean (kasu horri bokatiboa edo deikia deritzo), bokatiboak izenaren azken silaban hartu ohi duela azentu-indargunea (Maddi izenean, bigarren silaban, adibidez; Andoni izenean, hirugarrenean; Arantzazu izenean, laugarrenean): Zatoz, Maddí! Ekarri ogia, Ando! Non bizi zara, Arantza? Bokatiboan doanean, horretara, euskaldun guztiek esaten dute Maddí.

Jokaera hori ahoskerari bakarrik dagokio; izan ere, euskaraz idaztean ez da azentu grafikorik erabiltzen, Euskaltzaindiak batasunerako bereziki araututako erdal izen berezietan izan ezik.

Horrez gainera, ikus hauek ere: "Bokatiboa: ez kezkatu, emakume/emakumea!; irakurle/irakurlea!" (JAGONET), "Bokatiboa: Ez, mutil! Bai, gizona!" (JAGONET)

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: ahoskera, izen bereziak > pertsona-izenak/deiturak

Unitate-mota: hitzak > izenak, prosodia > azentua

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper