Nafarroako Bera herrian, Maddi izena [ma-yí] ahoskatzen da, azentua bigarren silaban paratuz (beti pentsatu dut frantsesaren eraginez dela, frantsesez Marie horrela ahoskatzen baita). Aldiz, Gipuzkoan, lehenbiziko silaban paratzen dute indargunea. Zein da ahoskera zuzena?
Euskaltzaindiak arautu gabeko kontua da hori. Baina euskarak baditu jokamolde nagusi batzuk, eta horietako bat da zuk aipatzen duzuna.
Jokaera hori ahoskerari bakarrik dagokio; izan ere, euskaraz idaztean ez da azentu grafikorik erabiltzen, Euskaltzaindiak batasunerako bereziki araututako erdal izen berezietan izan ezik.
Horrez gainera, ikus hauek ere: "Bokatiboa: ez kezkatu, emakume/emakumea!; irakurle/irakurlea!" (JAGONET), "Bokatiboa: Ez, mutil! Bai, gizona!" (JAGONET)
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: ahoskera, izen bereziak > pertsona-izenak/deiturak
Unitate-mota: hitzak > izenak, prosodia > azentua
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.