Ondorengo adibideon artean, zein da zuzena?
a) Ez kezkatu, emakume!
b) Ez kezkatu, emakumea!
c) Zuk, irakurle, ondo dakizu...
d) Zuk, irakurlea, ondo dakizu...
e) Eta zuk, azeri, zer egingo duzu mahatsa ikusita?
f) Eta zuk, azeria, zer egingo duzu mahatsa ikusita?
Sintagma bokatibo horiek denak zuzenak dira. Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I, 225. or. liburukian esaten da bokatiboa bi eratara joan daitekeela: -a mugatzailearekin nahiz gabe. Beraz, ezin esan daiteke bokatiboak nahitaez mugagabean joan behar duela. Hortaz, bietara ager daiteke (Ez, mutil! (motel); Bai, gizona!); eta euskalkiak zerikusia izan dezake forma bata ala bestea aukeratzerakoan.
Badirudi, ordea, zenbait izenen kasuan mugatuan eman behar dela nahitaez: Bai, jauna! (eta ez *Bai, jaun!).
Horrez gainera, ikus hau ere: "Bokatiboa: Ez, mutil! Bai, gizona!" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > mugatzaileak, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak, komunztadura > aposizioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.