Bokatiboak mugatuan ala mugagabean joan behar du?: Ez, mutil! Bai, gizona!
Ezin esan daiteke bokatiboak nahitaez mugagabean joan behar duenik. Biak dira onartzekoak: Ez, mutil! eta Bai, gizona!. Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I, 225. or..
Euskalkiak zerikusia izan dezake bataren eta bestearen erabileran, baina mugatua nahitaezkoa da zenbait izenekin (Bai, jauna!, adibidez), eta nahitaezkoa da, orobat, pluralarekin (Ederki, neskak. Ez, mutilok!).
Horrez gainera, ikus hau ere: "Bokatiboa: ez kezkatu, emakume/emakumea!; irakurle/irakurlea!" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > mugatzaileak, sintaxia > esapideak
Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak, hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.