Zuzena al da haurdunei zuzendutako ikastaroa esaldian zuzendu aditza erabiltzea?
Bai, zuzena da erabilera hori. Aski da hiztegian begiratzea [EH:zuzendu 4]. Adibide hauek ageri dira, besteak beste: Hona orain gure galdera, irakurle guztiei zuzendua. Tovar jaunaren erantzun bat, Corominas jaunari zuzendua.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > aditzak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak
Unitate-mota: hitzak-aditzak, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.