Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza zuzendu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

zuzendu, zuzen/zuzendu, zuzentzen
1 du ad. Okerturik-edo dagoena zuzen ezarri. Arbola mardotu eta lodituak, nork zuzendu, okertuak badaude? Kakaoa jaurti genuen beste aldera eta zuzendu zen ontzia. Gaixoak osatu, herrenak zuzendu. Prestatu bideak Jaunari, zuzendu bidexkak hari. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Honi eskerrak, milaka dira zango zuzenduak, betoker sendatuak.
2 du ad. Gaizki edo oker dagoena zuzen ezarri. Idazlanak zeuden-zeudenean datoz berriz, hutsik ere zuzendu gabe. Gainerako hitzak aski oker zuzenduak daude. Liburu honetan oker ezarri diren hitzen zuzentzeko bidea. Makurrak, diotenez, ezin zuzen daitezkeen horietakoak baitira. Ikaskizun gutxi utzi digute aurrekoek, eta utzi diguten gutxia ere aise zuzen eta hobe dezakeguna. Lastima da horrako zuzentzaile horrek liburua zuzendu duen bezain erraz mundua ezin zuzendu izatea; ez dakit, halere, ez ote nukeen nahiago gauden mundu traketsean bizi, berak zuzendutakoan baino. Haren iritziak zuzenduaz.
3 du ad. Gidatu, norabide jakin batean joanarazi. Ik. bideratu. Zeruko bidean arimak ondo zuzentzea. Arteztu itzazu nire egikerak, zuzendu nire ibilerak. Zuk agindu, zuk zuzendu, eta nik jarraitu; zuk esan, eta nik egin. Pausoak ongi neurtu eta zuzendu beharrean aurkitzen gara. Hemen aurkituko dituzte euskaldun nekazari eta gazte guztiek irakaste ederrak beren bizitza zuzentzeko. Haur ginela, gure bizitza bestek zuzentzen zuen. Badirudi, gainera, iratxo madarikaturen batek okertzen zituela —ezin zuzentzen esan— gure pausoak, hitz jatorren bila genbiltzanean.
4 du ad. Zerbait beste zerbaitetara edo norbaitengana bideratu. Besoa zabaldurik, semeagana zuzendu du hatza. Begiok gugana zuzendu eta eraman gaitzazu zugana. Bihotzak zerurantz zuzendurik, Jaunari eskatzen zioten. Horretara zuzendu zituen, gero ere, bere ahaleginak. Hona orain gure galdera, irakurle guztiei zuzendua. Tovar jaunaren erantzun bat, Corominas jaunari zuzendua.
5 du ad. Antolatu. Gauza guztiak biderako zuzenduta, San Paulo beste preso batzuekin Erromara itsasoz bidali zuen. Ordurako hire kontuak zuzendu beharko dituk.
6 du ad. Erakunde edo talde baten jarduna, edo egiteko edo lan bat, buru gisa kudeatu. Zeren berak zuzentzen baitu Eliza. Ikastetxe bat, orkestra bat zuzendu. Arrakasta handiko antzerki lan bat zuzendu zuen. || (Partizipio burutua izen gisa). Agintari eta mendekoak, zuzendari eta zuzenduak.
7 da/du ad. Gaitzerako bidea utzi edo utzarazi. Denbora da zuzen gaitezen, horrelakorik gerta ez dadin. Ezin zenbatu litezke liburu onek zuzendu, ondu eta zeruko bide artezera ekarri dituzten bekatariak. Honela zuzenduz joango da bekataria bere bizieran. Lehen okerrak ziren bihotzak zuzendu eta lehen lakatzak ziren bideak leundu eta zelaituko dira. Miserikordiazko hirugarren obra, huts egiten duena zuzentzea.
8 du ad. Lortu, eskuratu. Nondik edo handik aizkora bat zuzendu beharrean nago. Amak zuzendu zizkion jantzi berri bi.
9 da ad. Norbaitengana edo norabait jo. Estutasun honetan zuzendu zen Jainkoaren Amagana. Mireioren landetxerantz zuzendu zen. Damua zuzentzen da igarotako bekatuetara, baina asmoa etorkizunetara.
Azpisarrerak

Aztergaia: zuzendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:HBB 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zuzendu, zuzen(du), zuzentzen. Heg. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zuzendu, zuzen(du), zuzentzen.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus