Inoiz kalko desegokitzat hartu izan dira era honetako esaldiak: Telegrama zuzendu zion. Alkateei zuzendutako ikastaroa, eta gisakoak. Adiera horretan (‘bideratu, bidali’) eraturiko esaldiek, ordea, badute testigantza tradizioan, eta zuzenak dira. Adibidez: Hona orain gure galdera, irakurle guztiei zuzendua. Tovar jaunaren erantzun bat, Corominas jaunari zuzendua. [EH]
Desegokiak ‘hitz egin’ adieran emanikoak dira; honako hau, esaterako: *ETAri zuzendu behar zaiola esan dio Rubalcabak Otegiri (> ETAri mintzatu behar zaiola esan dio Rubalcabak Otegiri).
EUSKALTZAINDIA. “Lexikoa: zuzendu (haurdunei zuzendutako ikastaroa)”, Jagonet galde-erantzunak.
BERRIA (2006). Estilo-liburua. Donostia: Berria.