Ukatu egin du baztertzen duela/duenik. Ukatu aditzarekin, zein da bietan egokiena?
Egitura zuzen-egokia Ukatu egin du baztertzen duela da. Baiezko perpausetan ez da egokia -(e)nik osagarria: ?Ukatu egin du hori esan zuenik.
Bultzatu behar ez litzatekeen jokabidea da [Euskera 1994, 3 (39):960], beraz, -enik osagarriarena, eta -(e)la arruntari eustea da gomendioa: Ukatu egin du hori esan zuela (edo Ukatu egin du hori esan izana).
Ikus hauek ere: "“Zer” adieraztea: ez da baieztatu joango dela / ez da baieztatu joango denik" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: uste izan (ez dut uste joanen direnik / ez dut uste joanen direla)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak > menderagailuak, perpausa > osagarriak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.