JAGONET galde-erantzunak

Aditzaren jokabidea: uste izan (ez dut uste joanen direnik / ez dut uste joanen direla)

Konpletiboetan esaldi nagusia ezezkoa denean, zein lotura erabili behar dugu, -(e)la ala -(e)nik? Esate baterako: Ez dut uste joanen direnik / Ez dut uste joanen direla. Noiz bata eta noiz bestea?

Ezezkoetan beti -(e)nik erabili behar al da? Ohartu naiz etorri zarela. Ez naiz ohartu etorri zarela ala Ez naiz ohartu etorri zarenik?

Hona hemen Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V, 69. or. liburukian azaltzen dena laburbilduta: -(e)nik menderagailua, erabiltzekotan, perpaus nagusia ezezkoa nahiz galderazkoa denean erabili behar da, eta gehienbat Hegoaldeko ohitura da. Baina han ere ez da arau orokorra; badira aditz batzuk ezezko perpausetan ere normalean -(e)la menderagailua erabiltzen dutenak. Eta badira menderagailu bat edo bestea onartzen dutenak. EGLUn esaten dena hemen dago laburbilduta: "-(e)la/-(e)nik" (EBE).

Era eskematikoan esanda, hauetan -(e)la erabiltzen da oro har:

a) ez da egia, gezurra da eta horien kidekoekin: Ez da egia gaupasa egin dudala.

b) ez da jakina, ez da nabari, ez da bistakoa, ez bistan izan/egon edo antzeko esapideekin: Denentzat ez da gauza jakina Lurra Eguzkiaren biran dabilela.

c) ez A, B baizik’ bezalako egitura duten perpausetan: Ez zizun esan Bilbon bizi zela, Bilbon bizi nahi zuela baizik.

d) ahaztu, ukatu eta oro har esanahi ezezkorra duten aditzekin: Ukatu egin zuen hilketaren egunean anaia ikusi zuela.

Galderako adibideak emateko, hau da gaur egungo molde hedatuena:

a) Ez dut uste joanen direnik.

b) Bietara: Ez naiz ohartu etorri zarela / Ez naiz ohartu etorri zarenik.

Horrez gain, ikus hauek ere: "“Zer” adieraztea: ez da baieztatu joango dela / ez da baieztatu joango denik" (JAGONET), "“Zer” adieraztea: ukatu (ukatu egin du hori esan zuela / *esan zuenik)" (JAGONET).

 

Data: 2020-05-14

Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak

Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak > menderagailuak, perpausa > osagarriak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper