Zer alde dago ondorengo esaldi hauen artean?
Ez da baieztatu lehendakaria joango dela.
Ez da baieztatu lehendakaria joango denik.
Ez dago baieztatzerik lehendakaria joango dela.
Ez dago baieztatzerik lehendakaria joango denik.
Denak zuzenak dira; baina presuposizio-kontua dago hor jokoan (euskalki batzuetan gertatzen da hori), eta hori dela eta, esanahi desberdina dute -(e)la izan ala -(e)nik izan.
a) -(e)la dutenetan esaten da ez dela baieztatu JOANGO DELA.
Ez da baieztatu lehendakaria joango dela.
Ez dago baieztatzerik lehendakaria joango dela.
b) Besteetan, berriz, desberdina da presuposizioa. -(e)nik dutenetan esaten da ez dela baieztatu JOANGO DEN ALA EZ.
Ez da baieztatu lehendakaria joango denik.
Ez dago baieztatzerik lehendakaria joango denik.
Beraz, zuzenak dira; baina desberdin erabiltzekoak, testuinguru desberdinetan.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: sintaxia > perpausak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, perpausa > osagarriak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.