Zuzenak al dira gura legez eta behar legez esapideak?
Bizkaierazko konparazio-lexema da legez. Aditz modalekin, laguntzaile eta guzti erabiltzen da gehienbat. Zehaztapen hau dakar Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V, 358. or. liburukiak: “oso lekukotasun gutxi agertzen dira” laguntzailerik gabekoenak. Hortaz, gura duzun legez eta behar den legez erabiltzea da egokiena.
Horrez gainera, ikus hau ere: "Modua adieraztea: beti legez / ?betiko legez, atzo legez / ?atzoko legez" (JAGONET)
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: lokuzioak/kolokazioak, perpausa > konparazioa, perpausa > modua
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.