JAGONET galde-erantzunak

Modua adieraztea: beti legez / ?betiko legez, atzo legez / ?atzoko legez

Zein da bizkaierazko legez hitzaren erabilera zuzena?

Beti legez ala betiko legez?

Atzo legez ala atzoko legez?

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V, 358. or. liburukiak, modu hitzari buruz, honela dio: "Denborazko aditzondo bat baldin badugu, (…) -ko atzizkiaz horniturik agertuko zaigu: Nik lanian jardun det betiko moduan (Txirrita).

Zenbait euskaldunek, beharbada analogiaz, legez hitzari ere aplikatzen diote arau hori: nire legez, ni legezen ondoan, atzoko legez, atzo legezen ondoan, etab. Baina jokabide horrek berria ematen du, horrelakorik ez baita literaturan ageri, dirudienez".

Beraz, beti legez eta atzo legez dira literatura-tradizioari kasu eginez gomendatzekoak.

Horrez gain, ikus hau ere: "Berdintasuna adieraztea: -n legez (gura duzun legez, behar den legez)" (JAGONET).

 

Data: 2020-05-14

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > sintagma-egiturak

Unitate-mota: hitzak > adberbioak, lokuzioak/kolokazioak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper