Zuzena al da autobusari itxaron behar diot esaldia?
39. arauan eta Euskaltzaindiaren Hiztegian esaten denez, [EH:itxaron] aditza dio sailekoa da "nor osagarririk gabea denean”. Hiztegiko adibideetan, besteak beste, Mireni itxaron diogu ageri da, Autobusari itxaron behar diot esaldiaren parekoa dena. Gainerakoetan, du sailekoa da (adib. Itxaroten dut hilen piztuera).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota: hitzak-aditzak > komunztadura, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.