39 Araua - Euskaltzaindiaren Arauak

1 emaitza.

39.- Zenbait aditzen erregimena (gonbidatu, iguriki, itxoin, itxaron, deitu, lagundu) (Sintaxia)

Hortaz, hau da Euskaltzaindiaren erabakia ondoko aditz hauen erregimenaz:

  1. gonbidatu aditzak NOR-NORK eskatzen du: “Mikel gonbidatu dute”
  2. iguriki aditzak NOR-NORK eskatzen du: “Ez dute bertzerik igurikitzen”
  3. itxoin eta itxaron aditzek NORK-NORI eskatzen dute objektua dutenean: “Mireni itxoin zioten eguerdiraino”. Eta objekturik gabe daudenean NOR-NORK behar dute: “Egongelan itxoin dute goiz osoan”
  4. deitu eta lagundu bietara erabil daitezke: “Mikeli deitu diogu”, “Mikel deitu dugu”; “Mikeli lagundu diote”, “Mikel lagundu dute”.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper