Zuzena al da Eskerrak etorri zarena! egitura? Euskaltzaindiaren Hiztegian eskerrak hitza begiratuz gero, Eskerrak (...) -en! eta Eskerrak (...) -ela! ageri dira, baina Eskerrak (...) -ena! ez.
Bai, molde hori ere zuzena da Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V, 68. or. liburukiko adibide honetan ikus daitekeen moduan: Eskerrak halakoren batean andra Adelaidak autua eteten ebana!" (E. Erkiaga, Irribarrea galtzen denean, 129. or.).
Ikus hau ere: "Harridura adieraztea: eskerrak (eskerrak etorri …-la/-n)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: sintaxia > esapideak, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak > menderagailuak, joskera > esapideak, perpausa > harridura
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.