Eskerrak predikatuak bai -(e)n bai -(e)la osagarriak har ditzake, eta biak dira zuzenak. Eskerrak ez dela etorri! Eskerrak ez den etorri! [EH]
Zuzena da -(e)na ere: Eskerrak halakoren batean andre Adelaidak autua eten zuena! Ontzi zaharrok, erdi zintzilik darabilte jendea; eskerrak astiro dabiltzana!...
Esaldi konpletiboa izan gabe ere —atzizki horiek gabe ere, alegia— erabiltzen da, izen-sintagma NORI kasuan dela: Eskerrak apaizaren laguntzari! Eskerrak oiloak ematen zizkion arrautza haiei! [OEH]
EUSKALTZAINDIA (1999). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V (EGLU V). Bilbo: Euskaltzaindia (68).
— “Harridura adieraztea: eskerrak (eskerrak etorri zarela/zaren/zarena)”, Jagonet galde-erantzunak.
— “Harridura adieraztea: eskerrak (eskerrak etorri …-la/-n)”, Jagonet galde-erantzunak.
PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (39).