Zein da zuzena: eskerrak etorri dela ala eskerrak etorri den?
Biak zuzenak dira, Euskaltzaindiaren Hiztegiko adibideetan [EH:eskerrak] ikus daitekeen bezala: Eskerrak ez dela etorri. Eskerrak etorri ez den.
Horrez gainera, guztiz argigarria da Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V, 76. or. liburukiko zehaztapen hau ere: “eskerrak gobernatzaileak -eLA menderagailuko osagarriak izaten ditu normalean, lekuko idatziek erakusten dutenez. Baina ahozko mintzairan -eN menderagailua hartzen du maiz, Hegoaldeko euskalkietan ere: Eskerrak ez zaizun hori besterik gertatu! ”.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: sintaxia > esapideak, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak > menderagailuak, joskera > esapideak, perpausa > harridura
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.