JAGONET galde-erantzunak

Modua/helburua adieraztea: egiteke/egiteko

Alderik ba al dute bi esaldi hauek? Zein da?:

Hori egiteke dago / Hori egiteko dago.

-T(Z)EKE. Aditz-izenaren gainean eraikitako molde honek zerbaiten falta edo gauzatu gabeko zerbait adierazten du, ‘gabetasuna’. Moduzko balioa du (NOLA galderari erantzuten dio) eta -tu gabe eta -tu barik ezezko formen baliokidea da. Lana bukatzeke utzi dut (bukatu gabe, bukatu barik). Han gelditu zen, malkorik isurtzeke (isuri gabe, isuri barik). Literatura klasikoan, mendebaldeko eta mendebaldera jotzen duen erdialdeko euskaran erabili izan da -t(z)eke. Gaur egun, euskara batuarekin, asko hedatu da.

-T(Z)EKO. Ohikoa da <-t(z)eko egon/eduki> motako egiturak osatzea. Molde horiek batzuetan helburuzko balioa dute (ZERTARAKO galderari erantzuten diote), asmo garbia adierazten dute. Pertsona horiek azterketan parte hartzeko daude ikastetxean. Zuri laguntzeko nago hemen. Jokabideak aldarazteko daude politikan. Bestetan, moduzko balioa dute (NOLA galderari erantzuten diote). Halakoetan, ‘gertakizun’ (beraz, gertatu gabe) dagoen zerbait adierazten dute zenbaitetan, eta beste zenbaitetan gertatzearen edo ez gertatzearen berehalakotasuna. Jaialdia hasteko zegoen. Mahaitik altxatzeko zeudela (altxatzeko zorian, puntuan...), atea jo zuten. Bere burua leiho batetik behera botatzeko egon zen, baina ez zuen bota.

‘Gertakizun’ dagoen zerbait adierazten duenean —baina kasu horretan bakarrik, ez gainerako adieretan—, moduzko balioko <-t(z)eko egon/eduki> moldea hurbil dago <-t(z)eke egon/eduki> ezezko moldetik (zenbait hiztunek parekotzat hartzeraino egon ere: Urrats esanguratsuak lortu dira, baina bidea egiteko/egiteke dago oraindik), esanahi bera ez badute ere. Izan ere, -t(z)eke moldeak gabetasuna adierazten du soil-soilik, baina -tzeko moldeak gabetasunaz gain, zerbait egitea aurreikusia dagoela edo egiteko asmoa dagoela. Garapen gutxiko literaturetan alderantzizkoa da sentsazioa, egiteke eta egiteko dagoela gehiena. Azpimarratu zuen araua erabat osatzeko dagoela eta datozen 15 egunotan zehaztuko dutela. Ordua da eta oraindik janzten hasteko zaude?

Adiera horretan, <-t(z)eko egon/izan> egitura <eginkizun egon/izan> egituraren baliokidea izan daiteke [EH:eginkizun]. Euskal literaturan eginkizun ditugun zenbait egiteko.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper