Balio bera dute -t(z)eke eta -tu gabe formek. Baliokideak dira Lana bukatu gabe utzi dut eta Lana bukatzeke utzi dut esaldiak. -t(z)eke menderagailuak nolabaiteko ukoa edo gabetasuna adierazten du.
Literatura klasikoan, mendebaldeko eta mendebaldera jotzen duen erdialdeko euskaran erabili izan da -t(z)eke. Gaur egun, euskara batuarekin, asko hedatu da.
EUSKALTZAINDIA (2011). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VII (EGLU VII). Bilbo: Euskaltzaindia (349-351).
— “Modua adieraztea: -teke/-tzeke (-tzaka/-tzeka) (amaitzeke, bukatzeke)”, Jagonet galde-erantzunak.
— “Modua/helburua adieraztea: egiteke/egiteko”, Jagonet galde-erantzunak.