Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea naiz eta zalantza daukat Euskaltzaindiaren arauak emateko erarekin. Kasu batzuetan Euskaltzaindiak forma bat edo beste "hobesten" duela esaten da eta, irakurri dut, "hobetsi" esaten denean gainerako formak ez direla baztertzen, baina ez erabiltzea gomendatzen dela. Ondo nabil?
Euskaltzaindiak forma bati buruz “hobetsi” esaten duenean, esan nahi du forma hori iruditzen zaiola egokiena estandarrerako, baina gainerako formak ez ditu baztertzen, ez eta gomendatzen ere ez erabiltzea. Ikusi: "Araugintza: gomendioak, derrigorrezkoak?" (JAGONET)
Data: 2023-01-30
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: ahoskera, morfologia, lexikoa, ortografia, sintaxia
Unitate-mota: hitzak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.