Zenbaitetan honela ikusi izan ditut hauek: erdi-prezioan / erdi prezioan, erdi-buelta / erdi buelta. Zuzenak al dira? Izan ere, halakoak nik beti beste era honetara erabiltzen ditut: prezio-erdian / prezio erdian, buelta-erdia / buelta erdia.
Zuzena da lehenengoa ―erdi(-)prezioan― euskara estandarrean. Horrela ageri da Euskaltzaindiaren Hiztegian, [EH:erdi1:2] sarrerako adibideetan: erdi(-)prezioan saldu, erdi(-)lanak egin dituzte.
Bigarrenak ―erdi(-)buelta esapideak― zalantza eragiten du. Izan ere, nahiz Orotariko Euskal Hiztegian, [OEH:erdi], horren antzeko forma batzuk ageri diren (erdi-bide, erdi-denbora, erdi-diru, erdi-gaitz, erdi-parte...), gaur egungo idatzietan ez dira ikusten. Gaur egun, ordu-erdi, edo egun-erdi gisakoak baino ez dira erabiltzen, eta, era berean, buelta-erdia. Tradizioan, gainera, buelta-erdia besterik ez dago.
Data: 2022-03-29
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > zenbatzaileak, lexikoa > hitz elkartuak, ortografia > marratxoa, ortografia > zuriuneak, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: hitzak > izenak, joskera > hitz-ordena, karaktereak > markak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.