erdi1
1 iz. Bi parte berdinetan banatu den zerbaiten zati bakoitza. Kilometro erdi bat. Kilometro eta erdi. Mende bat eta erdi. Pitxer erdi ardo. Aste erdi ez zen kezkaz bizi zela. Bizitzaren erdia. Donostia erdia nekarrela atzetik. Neure ondasunen erdia behartsuei ematen diet. Kalearen erdia beretzat behar zutela. Egiaren erdia. Beste erdia ere laster izango dugu. Hortzen erdiak erori zaizkio. Erdietan soilik asmatu du. || (Zenbait izenen aurretik). Erdi prezioan saldu. Erdi lanak egin dituzte.
2 iz. Ordu erdia, hogeita hamar minutu. (Orduak adierazteko esapideetan). Zortzi eta erdiak. Ordu bat eta erdiak. Gaueko hamabi eta erdietan. Ordu bi eta erdietako autobusa.
3 iz. Mutur edo ertzetatik distantzia berera dagoen puntu edo aldea; gauza biren artean dagoen puntu edo aldea. (Leku-denborazko atzizkiekin, singularrean). Ik. erdialde. Plaza nagusiaren erdian. Bihotzaren erdian. Bide erdian jarri zen. Izter erdiraino. Erdiko bideari nagokio. Lapur biren erdian. Erdiko atetik sartu. Hiru neska haietatik erdikoa. || Erdi-erdian. || (Leku-denborazko atzizkirik gabe). Haiek uste zuten Lurra zela unibertso osoaren erdi eta zilbor. || Hiriko tokirik biziena, erdi-erdia edo bihotza balitz bezala. 4 iz. Aipatzen diren gauzak edo pertsonak dauden lekua edo horiek osatzen duten taldea edo multzoa. (Leku-denborazko atzizkiekin, singularrean). Ik. arte2 2; artean 2. Ardia otsoen erdira bezala. Hainbeste oinazeren erdian. 5 iz. Denbora-bitarte baten (urtearen, hilaren...) erdialdeko zatia. (Leku-denborazko atzizkiekin, singularrean). Otsailaren erdian. Orobat da harentzat gauza bat gertatzea gauaz, nola egunaren erdian.
6 adb. Erdizka, ez guztiz. (Izen, adjektibo, adberbio edo aditz baten aurretik). Botila bat erdi hutsa. Sasijakintsu erdi ikasia. Arrain erdi ustelak. Esperimentu baten ondorioz, erdi gizon eta erdi saguzar bihurtuko da, eta odol egarriz biziko da. Erdi hilik. Erdi biluzik. Erdi negarrez. Aretoa, erdi beterik. Ganbarako leihoa erdi zabalik uzten dugu orain gauetan. Erdi isekaz, erdi benetan. Erdi serio, erdi txantxetan esan zion.