Zuretzat ala zuretzako, zein da zuzena?
Biak zuzenak dira, perpausa nola osatzen dugun. Berez, -tzat adizlaguna da (oparia zuretzat ekarri dut; ‘NORENTZAT ekarri dut oparia?’), eta -tzako izenlaguna (zuretzako oparia ekarri dut; ‘NORENTZAKO oparia ekarri dut?’). Gainera, zuretako forma ere badago, zuretzat adizlagunaren zein zuretzako izenlagunaren baliokidea.
Ikus hauek ere: "“Norentzat” adieraztea: -tzakoa (norentzakoa)" (JAGONET), "Helburua adieraztea: -rako/-rentzako (bizikletarako/bizikletarentzako)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak
Unitate-mota: hitzak > izenordainak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.