Zer-nola esan behar da?:
a) ikastolako/ikastolaren zuzendari
b) alderdiko/alderdiaren bozeramaile
c) agiriak faltsutzeko delitua / agiriak faltsutzearen delitua
d) nobela euskaratzeko lana / nobela euskaratzearen lana
a) Askotan, bi izenlagun-motak dira zilegi, baina -ko atzizkiaren aldeko aukera erabiliagoa da: ikastolako, alderdiko. Ikus "-ko eta -en izenlagunak (NONGO eta NOREN): noiz -ko eta noiz -en" (EBE).
b) Delitu hitzaren aurretik objektua (ZER: kasu honetan, agiriak) eta aditz‑izena dagoenean (kasu honetan, faltsutze), -ren erabili ohi da: agiriak faltsutzearen delitua. Bestalde, badirudi nobela euskaratzeko lana ohikoagoa dela; baina nobela euskaratzearen lana ere (‘nobela euskaratzeak duen/dakarren lana’) onargarria da. Ikus "-ko eta -en izenlagunak (NONGO eta NOREN): noiz -ko eta noiz -en" (EBE), "-t(z)eko/-t(z)earen" (EBE).
Horrez gainera, ikus hau ere: "Kokapena adieraztea: -ko/-en (ikastolako iritzia / ikastolaren iritzia)" (JAGONET)
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak
Unitate-mota: hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.