Nola esan behar da ikastolako iritzia ala ikastolaren iritzia? Euskaltegiko zuzendaria ala euskaltegiaren zuzendaria? HABEko/HABEren zuzendaria?
Askotan bi izenlagun-motak dira zilegi; baina oso zaila da arau zehatza ematea, Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I, 199. or. eta Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna, 151. or. liburuetan esanaz haratago. Beraz, ikastolako iritzia / ikastolaren iritzia bikotean, ‘iritzia’ pertsonena izaten den neurrian, normalagoa dirudi ikastolaren iritzia beharko lukeela esatea; baina ‘(gure) ikastolan dagoen iritzia’ adieran, esaterako, ikastolako iritzia onargarria izan daiteke. Euskaltegiko/-aren zuzendaria, HABEko/-ren zuzendaria; biek izan dezakete lekua.
Horrez gainera, ikus hau ere: "Kokapena adieraztea: -ko / -ren (ikastolako zuzendari / ikastolaren zuzendaria) " (JAGONET)
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak
Unitate-mota: hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.