15 emaitza bilaketarentzat
Baturako erabaki diren formak lagunarteko berriketan jardutean ere erabili behar al dira? Esate baterako, ohiko/ohizko, hau guztia / guzti hau, litzateke/litzake, dago/[dao] eta abar.
Derrigorrez betetzekoak al dira Euskaltzaindiaren gomendioak eta hobespenak?
Hizkuntza-erabiltzaile berri gehienen kasuan, arazo nagusia ez da partitiboa baiezko perpausetan nola erabili, baizik eta ez dutela erabiltzen ezezko perpausetan (15. araua eta 30. araua). Kalkoak egiten dira, eta kasurik gehienetan ezezkotasunak daraman orokortasun mugagabe-kutsua galtzen da: edo plurala barra-barra erabiltzen da, edo singular mugatua. Horixe gertatzen da, batez ere, eskolako testuetan.
Beraz, ongi dagoelarik baiezko perpausez esaten dena, goraki esan behar da ezezko perpaus gehien-gehienek dutela partitiboa, eta, agian, argitu noiz den ezezko perpausetan beharrezkoa partitiboa.
Adieraziko al didazue galdegaiaz dagoen bibliografia?
Esaldi bat osatzean erabili beharreko ordenari buruzko informaziorik ba al dago?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.