Hizkuntza-erabiltzaile berri gehienen kasuan, arazo nagusia ez da partitiboa baiezko perpausetan nola erabili, baizik eta ez dutela erabiltzen ezezko perpausetan (15. araua eta 30. araua). Kalkoak egiten dira, eta kasurik gehienetan ezezkotasunak daraman orokortasun mugagabe-kutsua galtzen da: edo plurala barra-barra erabiltzen da, edo singular mugatua. Horixe gertatzen da, batez ere, eskolako testuetan.
Beraz, ongi dagoelarik baiezko perpausez esaten dena, goraki esan behar da ezezko perpaus gehien-gehienek dutela partitiboa, eta, agian, argitu noiz den ezezko perpausetan beharrezkoa partitiboa.
30. arauaren amaieran esaten dena nahikoa argigarria da. Aipatzekoa da Gramatika batzordearen partitiboaren erabilerari buruzko honako irizpen hau ere: [Euskera 39, 1994-3:920].
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kalko baztergarriak, morfologia > mugatzaileak
Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak, hitzak > kalko baztergarriak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.