Euskaltzaindiaren Hiztegia hiztegi arauemailea da, etengabe berrikusten eta osatzen dena. Azken eguneratzeak 52.091 forma biltzen ditu guztira (39.809 sarrera, 11.214 azpisarrera eta 1.068 ohiko lexia), 70.291 adiera eta 116.226 adibide.
Tradizioan eta egungo corpusetan oinarriturik, hitz bakoitzari dagozkion adierak eta adibide argigarriak eskaintzen dizkio erabiltzaileari. Gainera, formak arautzeko baliatu diren datuetara eta irizpideetara, eta adibideen iturri izan diren Orotariko Euskal Hiztegira, XX. mendeko euskararen corpus estatistikora eta Lexikoaren Behatokia corpusera zuzenean jotzeko bidea ere ematen dio, bai eta Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikora eta Euskararen Herri Hizkeren Atlasera ere.
Euskal hitzen gaztelaniazko ordainetara joan nahi lukeen erabiltzaileari Adorez 5000 hiztegirako esteka eskaintzen zaio, eta badu Azkueren hiztegian kontsultak egiteko esteka ere, Aurten Bai Fundazioaren aplikazioaren bidez.
Tutorial hauen helburua Euskaltzaindiaren Hiztegiari probetxua ateratzen ikastea da. Hiztegira jotzen dugunean, hitz baten esanahia zein den jakitearekin konformatzen gara, baina Euskaltzaindiaren Hiztegiak askoz informazio aberatsagoa eskaintzen du.
Euskaltzaindiaren Hiztegia (Tutoriala-1)
Euskaltzaindiaren Hiztegia (Tutoriala-2)
Euskaltzaindiaren Hiztegia (Tutoriala-3)
Euskaltzaindiaren Hiztegia (Tutoriala-4)
Euskaltzaindiaren Hiztegia (Tutoriala-5): Unitate fraseologikoak
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.