169 emaitza jo bilaketarentzat - [101 - 169] bistaratzen.

joputasun
iz. Jopu denaren nolakotasuna edo egoera. Ik. joputza; esklabotasun. Herriak bere joputasuna astin zezan.

Aztergaia: joputasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
joputza
iz. Joputasuna. Langileak joputza errukarrian edukitzeko.

Aztergaia: joputza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
joran
iz. Gogo edo nahi bizia. Ik. irrika1; lehia; gose 3; egarri 3. Helbururik gabeko joranik ez dago. Askatasun jorana.
Azpisarrerak

Aztergaia: joran

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adibide gisa gehituz: joranez.

joranez
adb. Gogo biziz. Ik. irrikaz. Harrapatzen zuten jakia joranez irensten zuten. || Zu ikusteko joranez dago.
Loturak

Aztergaia: joranez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-04-12 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-11-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: JORANEZ Con ahínco, con afán; con fruición. Arrapatzen zuten jakia ioranez iruntsitzen. Ag G 165. Bertan neskatilla lirañak joranez beragaz oldozten daula igarten dau. BAizk Ipuin 23. Yoranez eltzen dira [...] / jaki bikañak / daukozan jaunpontzira. "Ansiosas". Laux BBa 104. Lotua yorañez [sic] iratzeketari. TP Y 1933, 88. Maitekiro, ioranez [idatzi dodaz]. Bilbao IpuiB 10. v. tbn. EA OlBe 83. Etxde JJ 112. Gand Elorri 95. Gazt MusIx 173. Zu ikusteko joranez dago. Otx 32. Egugiro epelagoaren yoranez. Etxde JJ 25. v. tbn. Enb 56. Gand Elorri 106. Arenak baño nire semeak iresteko gutar yoranezagoa al zun Aide-k? 'Tenía Hades mayor deseo de devorar a mis hijos'. Zait Sof 25.

adib.: joran iz. Gogo edo nahi bizia. Ik. irrika; lehia. Helbururik gabeko joranik ez dago. Zu ikusteko joranez dago. Askatasun jorana.

joranez 1, Erlea (“Hori nahi nuke, bar-barrenengo grina beroaz irakin / ta nire bizitz hau azken garaian urertz alai batean hil. / Gero... soin hotza itsasoaren osinak eraman urrin... / gezal bihurtu, ta ni joranez ezilkor naizela jakin“).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

joranez 4: Xabier Amuriza 2 (“Gero piztiak eta abereak ikotika hasten dira larre marduletan eta ibai azkarrak zeharkatzen dituzte: horrela, zure lilurak atzemanik, joranez jarraitzen dizute gidatu nahi dituzun noranahi”), Josu Landa 2 (“Mentxu kopaxka bat hartzeko joranez zegoen baina kafesnea eskatu zuen, eta Joseluk gaseosa basokada bat”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: adib. / LurE: - / ElhHizt: adib. / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa izan liteke azpisarrera gisa.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa ematekoa, joran sarreran: maitea ikusteko joranez dago.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa joran sarreran.

jorantsu
adj. Joranez betea. Mutikoek, urduri eta jorantsu, hartu zituzten beren aulkiak.

Aztergaia: jorantsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

jordaniar
1 adj. Jordaniakoa, Jordaniari dagokiona. Jordaniar agintaria.
2 iz. Jordaniako herritarra.
Azpisarrerak

Aztergaia: jordaniar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra).

jori
1 adj. Dagokionetik ugari duena edo ugari ematen duena. Ik. ugari; oparo. Uzta joria. Zelai eta belardi joriak. Galburu joriak. Iturri bat txit joria. Zenbat gizon argi eman zizkigun Greziako lur joriak! Baratze joria. Mintzo joria. Haren euskara jori, ederra. Euskal aberastasun zahar eta berrien bilduma joria.
2 (Adizlagun gisa). Ur garbia jori dariola.

Aztergaia: jori

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
joriki
adb. g. er. Joritasunez, jori.

Aztergaia: joriki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-04-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

joritasunez, jori.

joritasun
iz. Joria denaren nolakotasuna. Ik. ugaritasun; oparotasun. Herri honetako iturrien joritasunetik sortzen dira erreka anitz. Platonen elkarrizketa ederren joritasuna.

Aztergaia: joritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
joritu, jori/joritu, joritzen
da/du ad. Jori edo joriago bihurtu. Ik. ugaritu. Hainbat errekak jorituriko ibaia. Hizkuntza aberastu eta joritzeko.

Aztergaia: joritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

joritu, jori(tu), joritzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

joritu, jori(tu), joritzen.

joritzaile
adj. Joritzen duena.

Aztergaia: joritzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
joritze
iz. g. er. Jori edo joriago bihurtzea.

Aztergaia: joritze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-04-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

joritze gabeko askatasuna.

jornada
1 iz. Heg. g. g. er. Bidaia. Egunean hiru jornada egiten genituen Donostiatik Zumarragara.
2 iz. Heg. herr. Lanaldia, lanean ematen den egun zatia. Ik. lanegun 2. Ez zen kabinatik jaitsi jornada osoan.
3 iz. Heg. herr. Gurdi baten edukia. Belar onduarekin azken jornada edo gurdikada etxeratu.

Aztergaia: jornada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-04-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Mailak

Herr.

jornal
iz. herr. Eguneko saria; soldata. Jornal ona irabazi. Larunbatean sendatzen dira, jornalak hartzean.
Azpisarrerak

Aztergaia: jornal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Herr. 'soldata'.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'Horren maila jasoko sinonimoa erantsi beharko genuke, aukera hobea eskaintzeko: soldata edo alokairua, adibidez'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-12-19): 'maila jasoko ordaina ematea [...] ez da beharrezko ikusi'.

jornalean
adb. herr. Soldataren truke. Akordatzen haiz zelan ibili ginen fabrikan jornalean? Jornalean lan egin.
Loturak

Aztergaia: jornalean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-11-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: JORNALEAN (V-gip; Dv). Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg. A sueldo. "A jornal. Su antón., en armería, piezakuan, a destajo. Jornalian biarra eittiak ez eukan konturik eta piezakuan jarri ziran" Etxba Eib. "Akordatzen aiz zela ibili giñan fabrikan jornalian?" Elexp Berg. Eta dik heian bizia / irabazten jornalean. Gç 64. Yornalean hartu tatsa bat iduri. Gy 216. Handik bazabilan, egun guziez jornalean, atso zahar bat, azkarra, fierra, zankharra. Elsb LehE 2. Ez jan "hotelian", / segi jornalian. Uzt Sas 50. Jornalean zebillenak dirua berekin izaten zuan. BBarand 78. Ordainduta dabillena sermoiren bat entzuteko ere jornalean dabil. Insausti 157. v. tbn. BAyerbe 72. AZink 49. Atzerritarren mende / gabiltza lanean, / soldatarikan gabe, / zakur-jornalean. FrantzesB I 80.

adib.: jornal iz. Herr. Eguneko saria; soldata. Jornal ona irabazi. Larunbatean sendatzen dira, jornalak hartzean. Jornalean lan egin.

jornalean 2: Argia (“Wearnek dioenez, “plan neoliberal horren arrastoak denetan ageri dira, inportazioen zergen mozketetan, zerbitzu publikoen pribatizazioan, industria eta merkataritza araugabetzean, atzerrirako ari diren industria bakanetan dagoen gutxieneko jornalean..”), DiarioVasco (“Garai artan, mendi eta basoetako piñudiak garbitzeko lanetan, morroiak jornalean erabiltzen zituzten”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

jornalean 2: Matias Mujika (“Eta bi Pernod eskatu zituen, eta topa egin zuten, jaunak eta Andreasek, eta jornalean ere konforme etorri ziren: berrehun libera”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Kontratista batekin ibiltzen omen zen, jornalean”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa izan liteke azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa jornal sarreran.

jornalero
iz. Heg. g. er. Soldatapekoa, saripekoa.

Aztergaia: jornalero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:31 2000-04-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

jonaletor 1, Ip Dial: "haruaren igaraitera ez üzteko jonaletorrak zunbait aldiz behar beitira"; jornalero 3, It Dial: "giroa igarotzen ez uzteko bear dira jornaleroak"; Xe: "urte oietan jornaleruak ebilli degun gustua"; And AUzta: "nekazari ta jornaleruok atze-aurreak zorrotzak, beste mutillok zapalda-maillaz kokote eta okotzak"; jornaltiar (eta y-) 2, Dv Lab: "Jornaltiarrak jornaletetik hazi behar ditu bere haurrak"; Dv Dial: "aroa iragitera ez uzteko yornaltiarra batzuetan behar dira". Ik. OEH argitaratuan, gainera, testu-lekukotasunik gabeko jornalari 'Salarié' T-L.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

jornalari 3: Geografia/OHO: "jabea bera da lurra erabiltzen duena, bakarrik edo laguntzaz (jornalariena...)"; HistGizarte/II: "iraultza burgesaren ondorioz desjabetuen kopurua, jornalariena, gehitu zen garai batetan"; Geogr/BBB: "Landa irekiak, lur komunalak asko daude eta jornalarietaz baliatzen dira lanerako"; jornalero 4: Hemen 1987 3: "Extremadurako jornaleroek gogortu dituzte mobilizazioak Madrileko Gobernutik ezarri den nekazal subsidioaren kontra", "Extremadurako jornaleroek", "Jornaleroen eskaeren alde greba orokorra Extremadurako ehun herri baino gehiagotan"; Gure Erria 1957: "Artu jornaleruak, goldatu, zimaurtu ta eun kilo arto erain be bai"; jornaltor 1, D. Soubelet: "Etxeko jaunen lerroa emendatua izanen da, lagunduko beititugu jornaltorrak eta etxe-zainak, etxen erosten".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

jornalari : DFrec 9, AB38 2, AB50 1, HiztEn, Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

jornalari : ElhHizt, HiruMila; jornaletor : Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF; jornaltiar : HaizeG BF // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal jornalero / journalier formen ordainak: ElhHizt: jornalari, alokairuko, soldatako, alokazer // HiruMila: alokazer, alogereko, jornalari; (masa jornalera) alokazergoa // Lur EG/CE eta EF/FE: alogerako // Casve FE: emüts, jornaletor // HaizeG FB: egunkari, alokant, jornaleko // T-L LFB: egun bakotxeko, jornaletar, egunkari // PMuj DCV: langille, beargille, beargin, saripeko, alogereko.

Erdaretako formak

fr (DLLF): journalier, ère; it (S. Carbonell): giornaliero, a (chi lavora a giornata); bracciante, giornante; en (Collins): (day) labourer; de (Langenscheidts): Tagelöhner.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

soldatapekoa, saripekoa.

jorra
iz. Jorratzea. Ik. jorraldi. Jorra eta soilketa guztiak egin behar dira neguko ilbeheretan. Zenbat jorratu, hainbeste izan: jorra bat arbi bat, bi jorra bi arbi. Lurrari jorra bat eman. Gari jorra. Ogi jorraren ihesi dabilena, olo jorrak harrapatzen du.

Aztergaia: jorra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1995-04-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: jorran

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

jorran.

jorrai
iz. Jorratzeko erabiltzen den aitzur txikia. Jorraiarekin karra-karra ari naizela.

Esaera zaharrak

Jorraia aitzurraren berdin nahi.

Aztergaia: jorrai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'jorratzeko aitzur txikia' / AS: jorrai(-)dantza.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

jorrai-dantza.

jorrai dantza, jorrai-dantza
iz. Euskal dantza mota. Jorrai dantza egiten da herrietako festak bukatu ondoan, zahagi puztuekin eta jorraiekin.

Aztergaia: jorrai dantza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

jorrail
iz. Apirila.

Aztergaia: jorrail

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. apiril.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. apiril.

jorraketa
iz. g. er. Jorra, jorratzea. Ederki etorriko litzaioke jorraketa bat baratzeari.

Aztergaia: jorraketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 2000-04-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

jorra, jorratzea.

jorraldi
iz. Jorratzea; jorratzen den aldia. Artoak bi jorraldi behar ditu.

Aztergaia: jorraldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
jorran
adb. Jorratzen. Soroetan ikusten ditugu emakumeak aitzurrean, jorran eta edozein behar egiten. Emaztea etxezain, aza jorran ari. Landare jorran.
Loturak

Aztergaia: jorran

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n.

jorrari
iz. g. er. Jorratzailea.

Aztergaia: jorrari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-04-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ari/-tzaile.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

jorratzailea.

jorratu, jorra/jorratu, jorratzen
1 du ad. Soroan edo baratzean, alferrikako belarrak atera eta lurra pixka bat harrotu. Ik. saratu. Nik erein arren galgaraua soroan, jorratu eta zalkea eskuz atera arren, ez zaidala garirik helduko. || (nor osagarria lurra, soroa edo kidekoa dela). Landa jorratu gabean bezala. || (nor osagarria erein edo landu den landarea bera dela). Artoa maiatzean jorratzen da. Jorratu behar ez den landarerik ez da.
2 du ad. Landu. (Gai edo arlo intelektualen batez mintzatuz). Erabili asmo dudan saila ez da maizegi jorratua izan euskaraz. Gai hori ederki jorratu du Coseriuk.
3 du ad. Gaizki esaka aritu; kritikatu. Gaizki esaleak, gutxiago ezagutuz, gutxiago jorratuko zaitu. Jorratzen diren obrak irakurri ere egin behar dira.
4 du ad. Jipoitu. Hanka kolpeka jorratu zizkion saihets hezur guztiak.

Aztergaia: jorratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1995-04-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

jorratu, jorra(tu), jorratzen. du ad.: artoa jorratu; gai bat jorratu; pertsona bat jorratu.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

jorratu, jorra(tu), jorratzen.

jorratzaile
1 iz. Jorran ari den pertsona. Landa batean arbi-jorratzaile multzo bat ari zen.
2 iz. Norbaiti buruz gaizki esaka ari den pertsona. Lagun-jorratzaileak direnak.

Aztergaia: jorratzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
jorratze
iz. jorratu aditzari dagokion ekintza. Ik. jorraldi. Jorratze bat eman behar diozu aitzur zorrotz batez.

Aztergaia: jorratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-04-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-keta.

jorubera
iz. Nigeriako kostaldean mintzatzen den hizkuntza.

Aztergaia: jorubera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(hizkuntza).

josi, jos, josten
1 du ad. Haria eta jostorratza erabiliz, ehun baten zati bi lotu, edota zerbait ehun zati bati atxiki; haria eta jostorratza erabiliz jantzi bat egin edo konpondu. Atalak elkarrekin josi. Frantziskoren jantzi mehe urratuari josi zizkioten barrengo aldetik adabaki lodi batzuk. Botoiak josi. Urrezko hariz josia. Soineko bat josi. Eskuz jositako soinekoa. Abarkak josteko. Josten ikasi. Kolpearen ondorioz, AEBko presidenteari zauria josi behar izan diote, ezpainaren alboan.
2 du ad. Nolabait lotu edo elkartu. Zein da olerki horiek elkarrekin josten dituen haria? Hitz harroak antzez josten. Gertakizuna poliki josia dagoela. Barojaren hizkera arrunta, nolanahi josia.
3 du ad. Paper orriez mintzatuz, elkarri atxiki eta gai gogorren batez estali. Liburu bat josi.
4 du ad. Gauza batean beste bat irmoki finkatu, zeharkatzen dituen zerbaiten bidez bereziki. Iltzez josi (Ik. iltzatu). Jesus gurutzean josiari. Bi ohoinen erdian gurutzeari josia izan zen. Paretetan josiak dauden harriak. Hortik zetorkion haragian josia beti eraman zuen arantza. Besteak ere jakingarriak zirelarik, bat josi zitzaidan gogoan. Zaldunari josia ezkutaria doa, gorputzari errainua itsasten zaion bezala. || Begiak lurrean josi.
5 da/du ad. Erabat bete. (Dagokion izen sintagmak -z atzizkia hartzen duela). Zorrez josia. Ukabilkadaz josi zuten. Urre-zilarrezko arrainez josi zen ibaia. Gau argi izarrez josia.

Aztergaia: josi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-04-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

josi, jos, josten. du ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa hemen eskainiz joste sarreran ageri den josteko makina ; eta gainera: josteko hari .

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

josi, jos, josten.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "'Hitzak katean josi', 'ideiak josi'..." (1993-02)

joskera
1 iz. Esaldi bateko hitzen hurrenkera antolatzeko era. Ik. sintaxi. Hitz joskera. Hotsak, hitzak eta joskera. Erdal kutsua darien joskera nabarmenak. Latin joskera. Eguneroko hizkuntza ez da gai, joskera deus aldatu gabe, poesia eta prosa landurako.
2 iz. Josteko era.

Aztergaia: joskera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-s(i)+k-.

josketa
iz. Jostea. Josketak eta etxeko beste lanak.

Aztergaia: josketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-s(i)+k-.

joskile
iz. bizk. Jostuna, joslea.

Aztergaia: joskile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-05-26 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-04-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

joskile (eta i -, - ill-, -illa) B 13: Astar II 2; Azc PB; Altuna 2; AB AmaE; Laux BBa 2; Bilbao IpuiB 5; joskin (+ yi) B 12: Otx 2; Kk Ab II 10; jostun (+ i-) 38, B 23 eta G 15: Mg PAb 2; Añ LoraS; AA II; JJMg BasEsc 2; fB Ic II; Astar II 6; Añ GGero; Echag; Ur MarIl; Bv AsL; Arr May; Azc PB 2; Ag Kr 2; Iraola; Ag G 2; ArgiDL; Enb; Eguzk GizAuz; Or Eus; TAg Uzt; Erkiag Arran 2; Basarri; Zait Plat; Etxba Ibilt; NEtx 3; jostundegi 2, MAtx Gazt. // Ik. OEH argitaratuan, gainera: joskin : Loram Y 1933, joskintza (testu-lekukotasunik gabea); joskunz(a) : Mb IArg I; joslari : AG; jostun : Mg CC IV; Añ MisE; CrIc; A Ezale; EEs; jostundegi : Garm EskL I.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

joskilla 2, Laux BBa (OEHko testuinguru berak); joskin 1, Vill AxMGL; jostun (+ alkar-jostun) 49: J.I. Uranga 2; T. Garbizu; EAEg 1936 2; NEtx Nola (OEHko bera); Lab; E. Kortadi 3; Kirolak 1975; Gand Uda; Jostuntxo ausarta; K. Zubizarreta; Altzate; I. Urbieta; Oinarri/2; K. Santisteban 3; J.A. Azpiroz; J.A. Ormazabal 10; M.A. Unanua; Zubk 2; P. Zabaleta 2; J.M. Sarasola; Deia 1991; LurE/3; A. Narbaiza; L. Erriondo 2; Bene-benetan/5; HizkLiter 4; Zer irakurri 2; jostuntxo 7, Jostuntxo ausarta; jostundegi 6: J.I. Uranga; T. Garbizu; E. Kortadi; ErlijOEO/3; Jesusen jarraitzaile 1985; EUSTAT 1993; jostundegiratu 1, J.I. Uranga; jostundegitza 1, Gabai/8.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

joskile , joskin : HiztEn; joskintza : AB50 6, HiztEn; josle : HiztEn, LurE; liburu-josle : Euskalterm 1; jostun : DFrec 3, AB38 15, HiztEn, LurE, Euskalterm 6; jostungintza : AB38 2; jostuntza : Euskalterm 6.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

joskil(l)a : DRA; joskile : EuskHizt († ik. jostun eta josle), HiruMila (ik. joskin, jostun), Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC; joskin : EuskHizt († ik. jostun eta josle), ElhHizt, HiruMila, Casve EF, Lh DBF (v. josle), DRA, PMuj DVC; joskintza : ElhHizt, HiruMila, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC; joslari : PMuj DVC; josle : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Casve EF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC; jostaile : HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC; jostale : ElhHizt (BN/GN), Lh DBF, DRA, PMuj DVC (S); jostun : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF (-ü), HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC; jostuntza : HiruMila, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: †  ik. jostun eta josle / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: joskin / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

aski dira jostun, josle arautuak. Bizkaierazko testuetan erabili izan da, joskin bezala; hauek bezain erabiliak dira, ordea, jostun eta josle arautuak; eta aski direla uste du lantaldeak.

Informazio osagarria
Lexema baztertuaren ordaina

ik. jostun.

Eratorri-konposatu desegokia da

baztertzekoak dira [aditzoin + -gile, -gin(tza)] osaerakoak.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gile.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  joskile 'josle, jostuna' || Bizkaian oso ezaguna da eta beste atzizki batekin sortua. Nik utzi egingo nuke, agian, jostun eta josle sinonimoekin definituaz. Pentsa dezagun, gainera, lanbide horretan badela kontzeptu bat baino gehiago (erd. sastre, costurera, modista etab.) eta agian gure sinonimo horiek, denboraz espezializa litezkeela.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-04-13): Jaso egingo da hiztegian: «joskile iz. Bizk. 'jostuna, joslea'».

joskintza
iz. Joste lanak egitea; jostunaren lanbidea. Ik. jantzigintza. Joskintza, sukaldaritza eta estudioko argazkilaritza dira udalak antolatutako jarduerak. Joskintza lanak.

Aztergaia: joskintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-05-26 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-04-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-11-22 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh88 2021-01-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

joskintza 10: Berria 3, EiTB 6, Argia. // joskintza 88: Aizu, Argia 6, Berria 17, Deia 2, DiarioVasco 23, EiTB 24, Consumer, Euskaltzaindia 2, Goiena 5, HABE 2, Jakin 5.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: jokintza 14: Berria, Pello Lizarralde 3, Eskarne Mujika 2, Lopez de Arana, Mirentxu Larrañaga, Josu Landa, Xabier Olarra, Oskar Arana, Julen Gabiria, Juan Garzia, Monika Etxebarria.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

goi joskintza.

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: modistería.

Erabilera oso urriko forma

gutxi erabilia da.

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Erabili gabea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

Informazio osagarria
Eratorri-konposatu desegokia da

baztertzekoak dira [aditzoin + -gile, -gin(tza)] osaerakoak..

Lexema baztertuaren ordaina

Ik. jantzigintza (egokiagoa da hau).

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

joskura
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, joskura-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. jostura].

Aztergaia: joskura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

joskura* e. jostura.

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

cf. jostura.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: jostura [da nire ustez hobestekoa] (1995-08-24)

josle
iz. Jostuna. Ik. sastre; dendari 2. Zuen ama josle ona zen.

Aztergaia: josle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

liburujosle.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-le.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-s(i)+l-.

jostagarri
1 iz. Jostetan aritzeko gauza. Ik. jolasgarri; jostailu. Halakoetan Gexina izaten zuen jostagarri; harekin egiten zituen barreak. Mendiko oporleku haietan ez omen zuten, ez jostagarririk, ez lagunik.
2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Hemen nauk ni, Galtzagorri, umezurtzen jostagarri. Gizonen jostagarri da ehiza.
3 adj. Jostarazten duena, atsegingarria. Bertso jostagarriak. Liburu jostagarriak ez irakurtzeko. Jostagarria iruditu zitzaidan mutilaren erantzuna.

Aztergaia: jostagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. eta izond.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: ik. oharra s.u. txegosi (1997-01-21)

jostagura
pred. Jostatzeko gogoa duena. Ez gara hemen inor jostagura, lazten gaitu bazterren isiltasunak.

Aztergaia: jostagura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ez gara hemen inor jostagura, lazten gaitu bazterren isiltasunak.

jostailu
iz. Jostetan aritzeko gauza; bereziki, haurrak jostatzeko egiten den edo balio duen gauza. Haurrak jostailuekin baino pozago. Intxaurrak ziren orduan mutikoen jostailu. Badela gizonen gainetiko indar bat, jostailuak bezala ibilarazten gaituena. Emakumeen jostailu bihurtua. Jostailuzko etxetxoak.

Aztergaia: jostailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

josta(ga)ilu.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: jostailu(-)denda.

jostailu denda, jostailu-denda
iz. Jostailuak saltzen diren denda.

Aztergaia: jostailu denda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

jostaka
adb. Jostatuz, jolasean. Etxe atarian jostaka zebiltzan haur ttipiak.

Aztergaia: jostaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-04-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

jostatuz, jolasean.

jostaketa
iz. Heg. Josteta.

Aztergaia: jostaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1995-04-27 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

josteta(n) (dosteta, josteta, iosteta, txosteta, yosteta) forma da nagusia, 150 aldiz azaldua. Gehienbat IEn (euskalki hauetan 123 ager.) aurkitu da; ZuAm 3; G 14 (13 XX. mendekoak); EB 10 (MEIG); jostaketa(n) (dostaketa, iostaketa, jostaketa) formak 45 ager. ditu; G 26, IE 9; EB 10 (MEIG); B ez da hitz hau azaldu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

jostaketa(n) : 22 ager. (B 1, G 12, EB 9); josteta(n) : 6 ager. (1969 ondoko epean bakarrik, G, IE, EB).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: jostaketa (5); josteta (6); AB38: jostaketa (4); AB50: josketa (1); LurE: josketa, jostaketa, josteta; HiztEn: jostaketa, josteta.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

jolas, jostaketa.

Euskaltzaindiaren Arauak

Heg. h. josteta.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Heg. Ik. josteta.

jostakin
adj. Jostalaria, alaia, atsegina. Baziren Hazparnen koplari eta ditxolari, gizon bitxi jostakin anitz. Zu beti jostakin.

Aztergaia: jostakin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
jostalagun
iz. Josteta-laguna. Bere jostalagunen izen edo izengoiti franko utzi dizkigu Oihenartek: Margarita, Argia, Graziana.

Aztergaia: jostalagun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
jostalari
adj. Jostetan aritzeko joera duena, alaia, atsegina. Ik. jostakin; jolasti; olgetari. Jende alaia, jostalaria eta bihurria. Antxume jostalariak. Atzo jostalari eta osasuntsu zena, gaur minbera eta zapuzti.

Aztergaia: jostalari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
jostaldi
iz. Josteta, jolasa. Sukaldean izaten ziren jostaldi edo olgeta guztiak.
jostaleku
iz. Jostatzeko lekua. Ik. jolastoki. Gauazko ostatu eta jostaleku guztiak hetsiak dira.

Aztergaia: jostaleku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

haur jostaleku, ume jostaleku.

jostarazi, jostaraz, jostarazten
du ad. Jostatzera behartu. Bertsolariek jendea ederki jostarazi dute beren ateraldi politekin.

Aztergaia: jostarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

jostarazi, jostaraz, jostarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

jostarazi, jostaraz, jostarazten.

jostarazle
iz./adj. Jostarazten duena. Haurren zaintzaile eta jostarazleak.

Aztergaia: jostarazle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-04-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

haurren zaintzaile eta jostarazleak.

jostatu, josta, jostatzen
1 da ad. Atsegin hartuz denbora igaro. Festarik festa dabiltza, apaintzea eta jostatzea baino gogoan besterik ez dutela. Zer, jostatu zarete Iruñean? Gaixo zozoa, ez dira gaizki zutaz jostatu!
2 da ad. Jolastu. Haur gaixoek non jostaturik ez zeukaten.
3 du ad. Jostarazi, atsegin eman. Lehengo eguneko zure solasak anitz jostatu ninduen. Nik irakurleak jostatu nahi ditut.

Aztergaia: jostatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-04-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

josta- hasiak (eta iosta-, yosta-) dira nagusi, 511 agerraldirekin (B: 19; G: 247; IE: 95; EB: 47); dosta- hasiak 86 dira; gehienbat 1900 aurreko IEn azaldu dira (70); G 3; XX. mendeko IEn 1; EB 10 (baina yosta-, josta- hasitakoak ere badaude IEn); txosta- (txostatu 4, txosteta 1) 1900 aurreko ZuAm aurkitu da (eta euskalki hauetan beste 3 forma j- hasitakoak).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Azaldutako forma guztiak (221) josta - hasiak dira: B 9, G 34, IE 27, EB-EgAs 151.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: jostagailu (3), jostagarri (2), jostailu (24), jostaillu (2), jostallu (1), jostaketa (5), jostakin (2), jostakoi (1), jostalari (2), jostaldi (1), josta-leku (1), jostari (2), jostategi (1), jostatu (15), jostatze (1), josteta (6), jostirudi (2); AB38: jostagarri (11), jostailu (47), jostailudenda (2), jostailugintza (2), jostailutegi (1), jostaillu (6), jostakari (1), jostaketa (4), jostalari (1), jostaldi (1), jostaleku (4), jostatu (13), jostatze (1), jostirudi (1); AB50: josketa (1), jostailu (4), jostaillu (4), jostakor (1), jostalari (2), jostaleku (1), jostari (2), jostatu (1); LurE: josketa, jostagailu, jostagarri, jostailu, jostaketa, jostakin, jostalagun, jostalari, jostaldi, jostaleku, jostari, jostatu, jostatze, josteta; HiztEn: jostagarri, jostagura, jostailu, jostailudenda, jostaketa, jostakin, jostalagun, jostalari, jostaldi, jostaldiatu, jostaleku, jostari, jostatu, josteta, jostirudi.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

jostatu, josta, jostatzen. da ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

jostatu, josta, jostatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da. ad.

jostatze
iz. jostatu aditzari dagokion ekintza. Ik. jolas. Jostatze lizunak.

Aztergaia: jostatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-04-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-keta.

joste
iz. Hariaren eta jostorratzaren bitartez, ehun zati bi batzea edo lotzea, edota zerbait ehun zati bati atxikitzea. Ik. josketa. Igandean joste, lisatze eta beste lan debekatuak egiten. Joste lanak.

Aztergaia: joste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: josteko makina.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS hau josi sarreran eskaintzeko eskatuz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-03-22) Onartu egin da lexia, eta adibide gisa aipatuko da joste sarreran: "joste iz.: joste-kaxa".

josteko hari
iz. Josteko erabiltzen den haria. Artaziak eta josteko haria azokan bertan topatuko dituzte diseinatzaile bezala aritu nahi dutenek.

Aztergaia: josteko hari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-04-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-hari: -tzeko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

josi sarrerari dagokion azpisarrera.

josteko makina
iz. Josteko erabiltzen den makina. Izarak eta estalkia albaindu nituenean konturatu nintzen josteko makina ganbaran neukala. Josteko makina martxan jarri. Ganbaratik, josteko makinaren hotsa zetorren.

Aztergaia: josteko makina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

josteta
1 iz. Jostatzea; jostatzeko moldea edo bidea. Josteta ederra da pilota jokoa. Gure hango josteta guztia, leihotik karrikaren harat-honata. Haur jostetak.
2 iz. Txantxa. Han preso egotea ez dela josteta. Erraten dizuet zinez eta jostetak bazter utziz.
3 adb. Ipar. Jostetan. Etxearen inguruan josteta ari nintzelarik.
Azpisarrerak

Aztergaia: josteta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1995-04-27
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

josteta, jolas.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: jostetan.

Informazio osagarria
Zerrendakoa da hobestekoa, hedatuena baita

jostaketa bigarren mailan onartua baino egokiagoa da.

Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

jostetan.

jostetan
adb. Jostatzen. Nahiago dute ibili jostetan. Jostetan ari zen sokarekin. Zinez ala jostetan.
Loturak

Aztergaia: jostetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n.

jostirudi
iz. Komedia, bereziki Lore Jokoen garaiko euskal komedia. Martzelino Soroaren jostirudiak. Ekitaldi bakarrean moldatutako jostirudia.

Aztergaia: jostirudi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'Lore Jokoen garaiko euskal komedia'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. komedia.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a+i-.

jostorratz
iz. Josteko orratza. Ik. orratz 1. Jostorratzaren begia. Jostorratz ontzia.

Aztergaia: jostorratz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-s(i)+o-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-orratz.

jostun
iz. Bizibidea ateratzeko jantziak egiten, josten edo konpontzen dituen pertsona. Ik. josle; sastre; dendari 2. Getariako Cristobal Balenciaga museoak jostunaren 62 pieza biltegitik atera, prestatu eta ikusgai jarri ditu. Jostunarengana joan jaka saiatzera.

Aztergaia: jostun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-dun aditzoinekin.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-s(i)+d-.

jostundegi
iz. Jostunaren lantegia. Bukatu zen arratsaldeko saioa jostundegian, eta neska guztiak pauso bizkorrean abiatu ziren herriko plaza aldera.

Aztergaia: jostundegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

moda jostundegi, modak.

Jatorrizko forma

jantzigintz eskola, jostundegi-eskola.

jostura
iz. Ehunezko, larruzko edo kideko bi atal batzen dituen puntada segida jarraitua. Josturarik gabeko jantzi luzea. Zakuak zuen jostura batetik. Jostura askatzeko.

Aztergaia: jostura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

jostura 9 aldiz ageri da: B 2 (Balad), G 2 (Lard, Alz Burr), IE 5 (Lç, SP Phil, JEtchep, Larz Iru); yosturagabe G 1 (Ir YKBiz); joskura 8 aldiz: B 3 (Or Tormes), G 3 (Lard, Or), EB 2 (MEIG).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

joskura EB 2 (J. Aldabe).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

joskura : DFrec 1, HiztEn ("ik. jostura"), LurE, Euskalterm 1; jostura : AB50 1, HiztEn, LurE (hau definituz), Euskalterm 2. BiblE: jostura (Jn 19,23)

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

cf. joskura.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-s(i)+d-.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: jostura [da nire ustez hobestekoa] (1995-08-24)

jota egon
1 da ad.-lok. lgart. Leher eginda, oso nekatuta egon. Ik. neka-neka egin; pott egin2. Oso gogorra izan da; jota nago.
2 da ad.-lok. lgart. Erabat adoregabetua egon. Jota dagoela antzematen da, nahiz eta ezkutatzen saiatuko den; bat batean, ordea, negarrez hasiko da.
3 da ad.-lok. lgart. Erotuta egon. Ik. burutik jota egon. Hi jota hago, ala?

Aztergaia: jota egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-01-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa, jota 3 sarrera orain jota egon azpisarrera eginda (jota zatoz adibidea ezabatzekoa da). ‘leher eginda’ eta ‘erotuta’ adierei hirugarren adiera bat ere gehitzea komeni da: ‘erabat adoregabetua’.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa jota eta egon sarreretan.

jota gelditu
da ad.-lok. Iñaxio erabat jota gelditu da, ez da ezer esateko gai.
Ohiko lexiak

Aztergaia: jota gelditu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-01-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

jota geratu
da ad.-lok. Jota geratu da, baina disimulatzen saiatu da.
Ohiko lexiak

Aztergaia: jota geratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-01-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

jota2
iz. Nafarroa, Aragoi eta beste zenbait eskualdetako herri dantza; dantza horren doinua; doinu horrekin kantatzen diren bertsoak. Jota bat jo. Jotak kantatu. Jota bat ere dantzatuko dute.
jotzaile
1 iz. Musika-tresna bat jotzen duen pertsona. Sakabi soinu-jotzaile handia. Piano-jotzaile bikaina.
2 iz. Aipatzen dena jotzen duen pertsona. Gari-jotzaileak. Ea nor den ate-jotzailea.

Aztergaia: jotzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1995-04-27

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. jole.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-le/-tzaile: -o amaituei -tzaile dagokie.

jotze
iz. jo aditzari dagokion ekintza. Txalo jotze zaratatsua.

Aztergaia: jotze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
joule
iz. fis. Lan- eta energia-unitatea, puntu batean newton bateko indarra egitean, indar horren norabidean puntua metro bat higitzean egiten den lanaren baliokidea dena (J).
Azpisarrerak

Aztergaia: joule

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 2000-04-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-10-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Erdaretako formak

OfQuLF: unité de mesure de travail, d'énergie et de quantité de chaleur || James Prescott Joule || physicien britannique en l'honneur duquel on a nommé cette unité de mesure.

Proposatua du lantaldeak bigarren itzulikoetan: «iz. Fis.»

Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak eta Zientzia-unitateak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Fis.

Joule efektu
iz. fis. Korronte elektrikoa eroale batean zehar iragatean, bero-energia askatzea. Fusibleen funtzionamendua Joule efektuaren aplikazioan oinarritzen da.
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper