murriztu, murritz/murriztu, murrizten
1 da/du ad. Landareez, mendiez edo bestelako lursailez mintzatuz, soildu. Ik. inausi; bakandu. Mahastia murrizten. Mendiak murrizten ari direnak. Gramatikaren arbola murrizteko asmoz. 2 da/du ad. Balioez, kopuruez eta kidekoez mintzatuz, txikitu edo gutxitu. Hizkuntza nolanahi eraberritu, aldatu, ugaritu eta murriztu zitekeelako iritzia. Baina euskaldungoa murrizten doa, eta aho hizkera murriztu ahala, euskal literatura, aldiz, goraka, gero eta ausartago. Giza eskubideak murrizten dituen legedia. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Lanaldi murriztua duten andreen kopuruak gizonena bikoizten du. Ostalaritzan BEZ murriztua ezartzeko baimena eman dio Europar Batasunak Frantziari.
3 du ad. Larrutu, norbaiti ondasunetan edo izen onean kalte handia egin.