lehor
1 adj. Urik ez duena, bustirik ez dagoena. Ik. idor; siku. Anton. busti2 1. Arropa lehorrak. Itsasoaren erdian bide lehorra agertu zen. Haize lehorra. 2 adj. Ibaiez eta kidekoez mintzatuz, urik ez daramana. Ibai lehor zahar baten ondotik.
3 adj. Berezkoa duen hezetasuna edo zukua galdu duena edo kendu zaiona. Ogi lehorra. Bakailao lehor pusketa bat bota zidaten. Mahats eta piku lehorrak.
4 adj. Landareez eta kidekoez mintzatuz, iharra. Lasto bustia eta lasto lehorra. Aziendari eman behar zaio bazka ona eta lehorra. Txori bat zegoen zuhaitz lehor baten adar biluzian.
5 adj. Euri gutxi egiten duena. Abendu lehorra. Eskualde lehor eta epela. Mexiko Berriko lurralde zabal lehorrak. Klima lehorra.
6 adj. Pertsonez mintzatuz, gozotasunik, maitasunik erakusten ez duena. Ik. zakar2. Azalez bakarrik baitzen Orixe lehorra, hotza eta zekena. 7 adj. Testuez, hitzez eta kidekoez mintzatuz, apaingarririk ez duena. Ez kondaira hotza eta lehorra, bizia eta umoa baizik. Olabideren itzulpenean ez dira behar bezain urriak pasarte gogor eta lehorrak.
8 adj. Hotsez, kolpeez eta kidekoez mintzatuz, laburra eta durundirik gabea. Eta, danba!, eztanda lehor bat entzun dut. Eztul lehor baten ondoren jarraitu zuen Marco Fidanzak.
9 adj. Edari alkoholdunez mintzatuz, gozoa ez dena. Ardo zuri lehorra.
10 iz. Itsasoak estaltzen ez duen Lurraren zatia, lurra (itsaso-ren aurrez aurre). Bil bitez zeru azpiko urak eta ager bedi lehorra. Itsasoan bezala lehorrean. Lehorraren bistara etortzean. Lehorrera heltzen den ontzia (Ik. lehorreratu). Lehorrean gelditzen diren marinelak. 11 adb. Gozotasunik edo maitasunik erakutsi gabe. Zer dagizu hemen?, galdegin zion lehor. Ixo!, bota zion, lehor, Beirek. Lehor erantzun zion oraingoan.