heldu3
1 adj./iz. Fruituez, pertsonez edo animalez mintzatuz, betetasuna iritsi duena. Ik. heldu1 9. Gari helduaren kolorekoa. Aran helduegiak. Mutil gazte eta gizon helduak. Gizon helduen hitz sakonak. Emakume heldua zen. Balea hori euskal balea baino handiagoa da: 12-13 metro luze ditu eme helduak. Baziren esaten zutenak helduen euskalduntze-alfabetatzeak urte gutxirako lana zuela. 2 adj. Pertsona heldu bati dagozkion zentzua eta adimen gaitasuna iritsi dituena. Ondo nekien, bai, gazte helduak, arduratsuak eta langileak zirela.