1 emaitza altxatu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

altxatu, altxa, altxatzen
1 da/du ad. Etzanda edo eserita dagoena zutitu. Ik. jaiki 1. Altxa zaitez lehenbailehen. Ohetik altxatu. Eskutik hartu eta altxatu zuen.
2 du ad. Jaso, goratu. Eskuak altxatu. Hirurehun kiloko harria altxatu du bizkarrera.
3 du ad. Ahotsaz mintzatuz, indar handiagoa eman. Boza gero eta gehiago altxatuz ari zen. Astiro eta ahotsa altxatu gabe hitz egiten zuen.
4 du ad. Prezioez mintzatuz, jaso, goratu. Prezioak altxatu dituzte. Euroak prezioak altxatu ditu.
5 da ad. Haizeaz, ekaitzez eta kideko eguraldi gertakariez mintzatuz, sortu. Bat-batean altxatu zen ekaitz izugarri bat. Haizea altxatu zen eta euria gelditu.
6 da ad. Istiluez, nahasmenduez eta kidekoez mintzatuz, sortu, piztu. Frantziako errepublikan nahasmendu handiak altxatu dira. Eta Egipto guztian altxatuko da sekula izan eta izango ere ez den bezalako iskanbila.
7 da/du ad. Ipar. Oreaz mintzatuz, harrotu. Ogia altxatu.
8 da ad. Matxinatu. (kontra edo aurka-rekin). Erregearen aurka altxatu ziren. Altxatuko dira jendeak jendeen kontra, erreinuak erreinuen kontra.
9 du ad. Eraiki. Eliza eder bat altxatu zuten.
10 du ad. Ipar. Hartu, jaso, bildu. Altxa ezazu esku ohea eta joan zaitez. Lur onean uzta txarra altxatu duenak hazia laster alda beza. Hil honetan gure herrian bizi direnen izen guztiak altxatuak izanen dira. Film zuzendariak ikusleen saria ere altxatu du.
11 du ad. Ipar. eta naf. Gorde, ezkutatu. Kutxan altxatua zegoen koroa. Bere gauzak ganberan altxatzen zituen.
12 du ad. Ipar. Kendu, ebatsi. Maiteen nuena altxatu didate.
13 du ad. Ipar. Hazi, hezi. Seme-alabak ongi altxatu. Jainkoaren beldurtasunean hazi eta altxatu ditu.
Ohiko lexiak

Aztergaia: altxatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

altxatu, altxa, altxatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

altxatu, altxa, altxatzen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: "azpisarrera gisa preso altxatu sartu beharko litzateke, oker ez baldin banago hori baita iparraldeko forma orokorra".

 - [E101]: "ez du hain argi ikusten".

 - [I202]: "altxatu. 2. esanahia 'gorde'. Bortzerrietan, Malerrekan eta Baztanen. / altxaka(ka) 'gordeka'. Bortzerrietan eta Malerrekan. altxaketan 'gordeka' Bortzerrietan eta Malerrekan. / altxapeka 'altxapean'. Baztanen".

 - [E116]: "altxatu aditzak esanahi ugari ditu, eta dozenaka adibide dago OEHn: 'jaso, goratu, jaiki, zutitu'; 'eraiki'; 'gorde' (AIk dioen gisa); 'bildu, jaso'; 'lapurtu'; 'hezi' eta, azkenik, 'atxilotu' ere 'preso altxatu' itzulian. Badira hainbeste adibide esanahi bakoitzarekin. Uste dut denak bildu beharko liratekeela. Nik hola jarriko nuke: altxatu altxa, altxatzen 1 da/du ad 'jaso, goratu, jaiki, zutitu'; 2 du ad 'eraiki'; 3 da/du ad 'gorde'; 4 da/du ad 'bildu, jaso'; 5 da/du ad 'lapurtu'; 6 da/du ad 'hezi'; 7 du ad 'atxilotu' Ipar ('preso altxatu' itzulian) [eta AS gisa] altxaka Naf / altxakaka Naf / altxaketan Naf / altxapeka Naf".

 - Erabakia: Erabakia (2002-10): "altxatu altxa, altxatzen da/du ad. / Sartu 'preso hartu' Ipar. 'preso' sarreraren azpian. / Eta ondoko hitzak sartu: altxaka(ka) Naf 'gordeka' / altxaketan Naf 'gordeka' / altxapeka Naf 'gordeka'".

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper